Aramaio (Araba)

Sugea eta behiaren ipuina

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sugea eta behiaren ipuina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta animalixan ipuiñik badakitzu, animalixa, subanak edo …
- A, bai! Subie bai. Subie, bai, zueik dakitzue eta! Bueno, Untzilleko behixek, [lenakuek] esan deutsu ezta? Eta zuk goguen daukozu?
- Igual bai.
- Bai. Horko behixek eta abadienak eta danak bielketan zien Muru Gainera. Behixek, bueno, orduen ez auen piñurik eta, Muru Gainera. Eta han eleixien alda, gure primuek zien, eleixien aldameneko etxekuek bielketan auen behixoi. Eta behixe ba, errape ederraz juen eta illunkeran, ekarten auenien, errape txikixe, eta errape txikixe. Eta beti behixok beheie, behera etorritte. Eta “Joño! Ze, zainddu biher dot /biot/ nok ba ze!” baten batek batu eitten deutselakuen errapeioi, esnioi, baten batek batu. “Zainddu biher dot /biot/ ba!” eta, arratsaldien honutze etorriko zain eta, behixek hola holako, geure terrenuen hortxe etxaburuen goixen, Muru Gaindik beherako bidien, Untzillara doien bidien, da hatx bat, ezta? eta hatxak dauko hola bittartiek, da hatxa, arbela, eta hark dauko hola bittartiek. Kantera zahar moduen, baiñe kanterie ez da. Klaro, zatixe jauzi bidie eitteko eta bittartiek eta. Haraxe aldera etorri eta behixoi, esnedunoi, morrozaka, bera lehenengo: “Mooo”, ta “Mooo”, ta bera morroza, eta: “Joño, baten batek batu egiten dau hori!”. Eta politto-politto badoiez, suge haundi batek urten handixik, handixik bittartieta, harri bitartietatik, holaxe, bueltan-bueltan, hankatik gora igo, bueltan-bueltan-bueltan igo, eta zera, errora. Dzzzi dzzzi!! Bape miñik ein barik, esnie, baiñe baiñe baiñe, litruek! Litruek harek subiek, e!! Danak edan. Eta gero tiruaz akabau auen subioi.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia