Aramaio (Araba)

Anbotoko señoria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Anbotoko señoria"ren ipuina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Anbotoko señorie ta…
- A, bueno, Anbotoko Señorie be, ez dakit ba, hori modu askotakue da hori, Anbotoko Señorienak. Baiñe horrek, beheko etxeko gizonak, hildde da ezta?, ta haren semie be hildde da, baiñe hark esaten auen, hark esaten auen, e, bera etorrela errotatik, han beheko errotatik etorrela, gabe baten, ta auela iretargixe, ta han beheko [par] hortxe, zera, hortxe oin ezta, etxe bat ez dakit zer auen han, eta hantxe bera hantxe arbola [istan] honutze etorrela, egundoko argitasun haundi bat [ene, ene! Anboto señorie ete jatok!]. Tenteixe, eta bera jarri zan, parien pasau arte, hemen tentei ostien. Ta tentei ostien ez zala ikusten, ta gero han pasau zanien parien, pasau zan hona, beste tentei ostera. Ta pasau zala ta horra pasau zala, hark. Eta jentie sinistute auen lehenau edo, nik ez dakit nik, jentie sinistute. Argitasunien jueten ziela eta esaten auen e!
Ta Martin Abade be. Gure aittek esaten auen, ez dakit bera edo bere aitte ibiltten zan hementxe zelaixen, liñue, ezta? Liñue da telie egitekue. Saille holaxe auela, bete-bete-beteta. Ta, abadie mezie emuten Untzillen ta, ez dakizu? [cuentos y verdades] , mezie emuten Untzillen, ta sagrarixo denboran e, bere txakurrek “Au, au, au, au!” zaunkeka kaza txakurre. Ta ezin [ezin] juen, mezie [emuten] eta, urten aiñeketan, hartu eskopetie eta txakurraz zeorri jarraiketan ezta?, ez dakit ba zer zan. Martin Abade esaten auen e, erbixei zerraute auen. [Martin zan] abadie Martin zan txakurraz, eta bzziii! Ekin zala aiñeketan eta ez auela, iñork be ez auela ikusi. Ta esaten auen, gure aittek esaten auen, esan, bere aittek esaten auena, hau [sagarrondoko] soluau, holaxe trillaute rrrraaaa saille ta “Au, Au, Au” entzuten ziela zaratak, zaratak izaten ziela, bai, eta esaten auela haxien, airien ebilela abadioi ta, abadioi eta txakurroi airien ebitzela. Eta hori, bbrruuu, etzindde geratu zala hori liñuoi, etzindde geratu zala. Nik ez dakit hola izan leikien, baiñe ipuiñek holantxe izeten zien, bai.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia