7 otsoen ipuina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amak kontatzen zituen ipuinak. 7 otsoen ipuina.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Saioa Lizarralde
- Data: 2000(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: ARA-037/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Kontau zeuen aurrekuen otsuena, holan, umiei e…
- Bai, ba, oooh, zazpi otsuena. Hori gure amak esaten uskun, e! Eta gu [mirarik esaten dau] hori gure amak zertu, gu engaiñetako, gure amak, e, asmaute [igual] ez dakit, ba, gu orrazketan, ba ez auen gure izeten orrazketan, orra…, zorrixek be igual eukiko gittuen eta. Goguen dauket: olixue egin eskuen, eta busti, eta orraztu eta orraztu. Hola jarri sillatxo baten, eta ni, bla!, ni eta beste batzuk be jarri hola, lurrien, ezta. Eta hola, amak hartu hola, orraztu. “Ala, esan kontuek, ama!”, eta, orraztuaz eta. “Ba, zapi otsuena esango deutsuet”. Ba zazpi otsuena. Eta … “Ba, egun baten ortuen zien zarata haundixek, eta neskatillatxo bat juen zan orture eta etorri jakon amai: “-Ama.ama, ama! Ortuen zazpi otso”. Eta “- Ene, ene, ene, zazpi otso asko die!”. “-Ba, sei edo bai!”. Eta “- Sei otso, sei otso, sei otso! Ene, harrapetan bazau!” Eta, “Ba zarata haundixek die. Hortan bost izengo die”. Eta “- Bost be asko da baiñe!” “-Ba, behintzet lau izengo die!” Eta “-Ene, [bait eta muti] lau otso, lau otso egongo die ba?” Eta “- Zaratak diela, hiru behintzet baietz!” Eta hor bajau zien bille eta bi… "- Baiñe, baiñe, isilik egon hadi, ez da egongo otsue!” Eta “-Ba, behintzet bat bada, zaratak die-eta!” “- Aber goazen ba!” Eta juen zien eta txittak! Ra-ra-ra! Txittak, txittak! Eta “- Ene! Ba nik pentsau dot otsuek diela!” Eta txittak aztarka, txittak aztarka. Eta “Qué más?”
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!