Kanpai desberdinak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Ibarrako elizan kanpaiak nolakoak izaten ziren azaltzen du Mirenek. Hiletetan emakumea, gizona edo umea zenean desberdin jotzen zuten.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:36
- Erref: ARA-016/028
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- G.: Asko kambixau da hori?
- E.: Asko, asko.
- Aramaittakua noix izate zan?
- Aramaittakue, ba, illunkeratxuen. Kampaia jote zitxuen.
- Kampai klasiak asko egongo ziran lehen, ez?
- Asko, asko.
- Zeintzuk ziran? Gogoratzen dozu? Goxian joten zan espezialik?
- Bai. Goxien meza ostien, ba, uran, horrei-kanpaie.
- Zelan?
- Horrei-kanpaie... “de esto, de tormenta”. Hoi izate zan “tres de mayo al treintayuno de, de agosto, de setiembre”. Ta hori kampaiak espezialak meza ostien.
- Egunero?
-Egunero.
- Ta zelakua zan? Gogoratzen dozu?
- Kanpaiek? Ez. Horek, e, gizonak ein zitxuan reportajie. Bai. Gura dozu ikusi?
- Geri. Bai, gero.
- Ta, ba, gero hil-kanpaiek, meze-mezetako, errosarixorako. Errosarixorako, ba, kale izan ezkero, ba, ero soluen aitte-ta ibili ezkero, ba [...] kalera juateko, ta errosarixora juteko.
- Eta noix izate zan hori?
- Illunkeran.
-Illunkeran.
- Ta bittartien, ba, kalera.
- Ta gero aramaitxakua.
- Aramaittakua.
- Eta eguardi inguruan-ero jote zan?
- Bai, bai, horrei, zera... hamabixen beti, hamabi kampai. Zer?
- Eta, gero, beste espezialik ero? Kampai espezialik ero eguardixan?
- Eguardixan ez. Gero, jai-bezperatan. Ta, gero, ba, hil-kampaiek emakumie bazan, gizakumie bazan diferente.
- Diferente zan?
- Bai. Eztaki zembat atzekaldeko errepikie diferentie izete zan.
- Eta umie baldin bazan?
- Umie beste kampai txikiñe. Hori bestioi, bueno! Reportajie ein tzien gizonai, kampaien zea.
- Zure gizona ibili zan?
- Kampaie. Oiñ ez, oiñ mutilddue dau. Baña gero, bestelan, ba, hogei urte, ero hogetahamar, ero,...
- Kampaia... bera zan hor...
- Bai. Meza nausixe, meza nausixe, ba, ordubete lehenau. Ta, gero, ba, sartzeko kampai txikiñe.
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!