Ogia astean behin
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-016-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrietan bakoitzak bere ogia egiten zuen. Kalean okina zegoela gogoratzen du Mirenek, baina ogia astean behin egiten zen soilik.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ARA-016/019
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Orduan ogixa ze eitten zan, astian behin edo...?
- Jeneralien bai, astien behin. Astien behin, edo hamar egun be bai. Segun zelako... zenbat jente ziin, ta zelako laba-sue eitten dozun.
- Labia zuek basarrixan eukiko zenduen.
- Bai.
- Basarri bakotxak berana zekan, edo...?
- Bai, baserrixetan bai.
- Ta kalian?
- Kalien, [...] hemen aazen hiru, hiru... neba-arreba zien, ta hareik, ba, bateaz eitten eben. Baiña, bestela, jeneralien, bakotxak bera... Zortzi bat ogi, ta arto pare bat. Artue esniaz jateko.
- Armosatzeko?
- Armosteko, armosteko! Bai. Bestelan, ba, hoixe!
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!