Aramaio (Araba)

Gabonetako jatekoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Altuna, Miren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-016-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gabonetan aza, konpota eta bestelako janariak jaten zituen Mirenek. Gabon gaba eta Natibitate eguna etxekoekin ospatzen zituzten, eta etxeko oilaskoa eta kontserbatuta gordetako fruta batzuk jaten zituzten. Urteberri eguneko intxaur saltsa nola egiten den azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- G.: Eta gabonetan-ero, etxe zan zeoze espeziala?
- E.: Gabonetan, ba, jatorduek espezialak. Baña bestelan, e, jatordu, ba, afaldu izete zan, ba, azie. Ta gero, e, okela apurren bat, ta gero, konpota famosuoi.
- Eta zelan etxe zan kompota hori?
- Kompota? Ba, sagarra eote zien gordeta, gordeta orduko, arka eskiñan baten. Ta gero, orduen etxe zan, ba zea, jeneralmente izete zan ba azie, aza egosixe, ta gero bakalaue, ta gero kompota. Ta kompota zela, ee, nosien be (behin?) jate zan, ba, zan “la gloria”.
- A zan onena?
- Ombre! Bai!
-Danak zaiñ?
- Danak zaiñ. Dana zaiñ.
-Eta gero, ee, ohitxuria-ero zein zan, ee, Gabonetan? Noiz, ee, zelebratzen ziran?
- Gabon gabien, beti gabon gabien.
- Eta Natibitxate egunien be bai?
- Bai, Natibittate egunin beti eote zan, ee, oi.. oi.. kapoi bat asitte o asitte etxien zertute. Orduko, e, zelebretako.
- Eta orduan be oingo moduan izango zan, ez? Jende mordua...
- Bai, etxeko, etxeko... juntau.
- Eta gero, Gabon-zaharrak eta Urte Barri txa...
- Baitte. Danak, danak. Baña ba, eote zien, ba, ollaskuek etxekuek ta, ba, frutie, ba, gor-gordeta, konserbauta, orduko. Makatzak, e, espezialak izete zien, arka eskiñan baten egongo zien gordetan amak. Zelebra...e? Bai.
- Gozuenak!
- Ombre!
- Eta hamen jate zan intxaursaltzaik?
- Baitta, baitta. Ta hori izan zan Urte Barri egunien.
- Urte Barrirako zan hori?
-Bai.
- Ta? Zelan etxe zan? Ze zan, gatxa?
- Ez! Lehelengo, ba, intxaurrek apurtu bitxuzu, ta haren artian gero izate zan garbiketia intxaurrok. Ez apurtu ta zertu. Gero esniaz egosi ta gero pasau. Esniaz ta kaneliaz egosi ondo, ta gero pasau ta ba. Ederra gañea!
- Bai, ez? Kompotia bezaiñ ona? Ero..
- Bixek, bixeri bakotxa berie. Bakotxa beri zan [onena].
- Eta karakolik eta?
- Karakolik hemen hambeste ez.
- Hamen ez?
- Bizkei aldien bai, baña hemen...ke ba, karakolak ez! Jeneralien hoixe, ollaskuegaz...hazitxe eote zien... bakotxa bere etxien.
- Gabonetarako.
-Gabonetako. Gero guk, e, ba, zelan errenteruek gitzen, ba, kapoiek usabendako.
- Eta, orduan Gabonetan, ogi espezialik-ero etxe zan, ero bardiña zan?
- Ez! Bardiñak! Etxien, jeneralien, ontxe dozuna, ee, obie jateko bezperan, Gabon bezperako zertu, Gabon bezperan laba-sua etxeko. Orduan, ba, han zera egoteko [...] egoteko.
- Gozuaua!
- Gozuaua, klaro. Hiru-lau egun barik, ba, bat. Atzokua, ba gaur jan.

Egilea(k): Jaione Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia