San Martinak Ibarran
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
San Martinetan Ibarrara banda etortzen zen hiru egunerako. Goizean mezara joan eta arratsaldean dantzara joaten ziren. Herri kirolak ere izaten ziren batzuetan.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARA-016/010
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » San Martin
Transkripzioa
- Eta hamen, ee, jaixetan-eta, ze etxe zan? San Martiñetan-eta?
- ba, bandie. Bandie etorte zan orduko. Hiru eguneako, zapatu, demoka eta astelehena. Astelehena, ba, hillen... goxien hillen mezie, ta gero, errespeto gehitxuau egote zan.
- A, bai?
- Geo atsaldeako, ba, atsaldie dantzan itteko.
- Eta ze gehixao egote zan? Musikia eta bailiak eta...
- Ba, besteik ez. Sokatirie ero beste zeozer, ezta? Baiñe, bestelan...
- Ta pelota partidua, eta?
- Pelotan noizien behiñ, baña han behien, ayuntamentuen behien ette zan.
- Idi-probak eta olakoik etxe zan?
- Bai, batzutan itte zan hori be. Irixek bertakue be bai. Bazen...ai beste kuartuan dao...aitten erretratue.
-Bera ibilitze zan?
- Bera begire, begire rao (dago).
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!