Lurren bedeinkazioak
Hizlaria(k):
Errasti Ugarte, Felipe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-013-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juan bezperetan auzoko abadea joaten zen auzoko baserri guztietara soroak bedeinkatzera. Bedeinkazioaren ordain moduan, oilasko bat ematen zioten. Etxe ondotik bedeinkatzen zituen lur guztiak. Erramu Egunean, erramuak elizan uzten zituzten, eta bertan egoten ziren Aste Santua pasa arte. Gero, Pazku Astean, baserrira eraman eta soro, ortu eta zelaiak bedeinkatzen zituzten sahatsez egindako gurutzeekin, ur bedeinkatuarekin eta txingarrarekin. Kandelaren argizariarekin gurutzeak egiten zituzten leihoetan eta ateetan hodeiak eta oinaztuak ez zitezen sartu. Sua ere bedeinkatzen zuten.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko abenduaren 26a
- Iraupena: 0:03:49
- Erref: ARA-013/009
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!