Azkoaga auzoa
Azkoaga auzo oso zabala da. Eskoriatzako Marin auzoarekin muga egiten duten Azkoagako baserri batzuen izenak aipatzen ditu: Arotzibar, Gatxekarro, Arrupe eta Uletza (galdutako baserria).
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko abenduaren 26a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ARA-013/007
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Herri-lurrak eta lur pribatuak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Hau ze auzo da?
- Hau Azkoaga.
- Azkoaga?
- Bai. Azkoaga da, Altza Azkoaga, [Zabala] be... ta... dana da Azkoaga. Dana da Azkoaga. Hau oso basarri zabala da, edo... auzo zabala. Azkuagai toketan jakon baserri batzuk [zian] Marin. Ezautzen dozu Marin?
- Bai, gitxi gorabehera bai.
- Haren onduen daz Arotzibar, Gatxekarro ta Arrupe. Ta Uletza. Uletza ya ez dau esistiduten. Hor lau baserri edo zien Azkoagakuak. Aramaixo partien mugarrixen harrapetan dau horrek.
- Aramaixo haundixa da orduan!
- Zabala ta handixe! Bai! Ta Azkuagakuek harek. Oin, ba, ya kasik bizi be ez die eitten, egoten die astegoixenetan ta holan egoten die harek. Batzuk Eskoriatzan ta beste batzuk Bittorixan-ta bizi die. Klaro, gero lanien juten da... Hori normala da.
- Hori aldatuko zan gehixenbat, ezta?
- Bai! Gehixen-gehixen hori aldatu da. Hoixe aldatu da.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!