Antzinako ipuina: behia eta sugea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ARA-010/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Beste … Entzunda daukazu zuk subien holan konturik e, ganauetara juaten zian subiak edo halako zerik eta?
- Entzunde dauket, gure amai entzunde dauket, e, gabien-gabien esnie eraten jueten zala. Hemen bertan, e? Hemen auzuen nunbaitten, etxen batera. Eta behixek, agiri ez zanien, orrue eitten auela.
- Haura etorri zain?
- Bai! Deittu eitten ei zotsen eta gero esnie eraten jueten ei zan. Hori, hori entzunde badauket, e?
- Ta hori zelan, zer, zer jueten zan edo zer…?
- Ba, etxe... Han egongo zan subioi ta, ba nozbaitten e, gustauko zan eta gero gustau eingo jakon. Eta gero behixe be, ba harek suabe egingo utsen eta, behixe be gustora eta, behixek deittu eitten utsela. Hori gure amai entzunde nau, e? Bere aittek-edo esaten auela. Ta gabien, aillegeta... agiri ez zanien, behixe orrueka hasten zala. Eta gero ensegira urteten auela nunbaittetik subiorrek.
- Hari titittik esnia…
- Esnie eraten ei zutsen! Hori, hori entzune da, e?
- Bai, bai, bai!
- Egixe bada “bien”, guzurre bada... “también”
- También!
- Baiñe gure amak esaten auen hori, e?
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!