Arama (Gipuzkoa)

Arama, Gipuzkoako herririk txikiena

Arama, Gipuzkoako herririk txikiena <p>Garai batean Arama Gipuzkoako herririk txikiena zen. 100 bat biztanle zituen. Orain 200dik gora ditu. Pentsa, odolkiak banatzen zirenean, ia etxe guztietara banatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARM-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean Arama Gipuzkoako herririk txikiena zen. 100 bat biztanle zituen. Orain 200dik gora ditu. Pentsa, odolkiak banatzen zirenean, ia etxe guztietara banatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta baserri asko zeon Araman?Danak ezautzen ziñaten?
M-Bai.
E-Bai.
M-Asko e, Arama txikie, herri txikie...
E-Arama Gipuzkoan izan dan herri txikiña izan zan garai baten.
M-Bai.
E-Gipuzkoako herri txikiña, oain ez da, uain Oreja daola ustet txikiña, ta uain Aramak dauzke, berrehun ta, eztakit hamazapi-hogei habitante o hola, dauzke ta pf, lehen garai beten zan ehun, ehune inguru eo ehunda...
M-Urdun pentsa zazu txerrie iten zan baserrin, bi txerri eo hola izaten, eta olkik, eta olkik e partittu itten zien etxe guzita, baiño gero beste batzekok’e hiltze zuenen...
E-Olkik ordaiñetan.
M-Olkik ordaiñetan esaera dan bezela ematen zien.
-Ya, ya, eta etxe daneta ematen zenduen?
M-Den deneta ez, bazan han’e prefere, zea bazan, amistade izaten zan.
E-Izaten zan hola relazio gehitxona o...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia