Kanpai klaseak; hil-ezkila jotzeko erak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hil-ezkilak bi eratakoak izaten ziren, hiltzen zena adinekoa edo umea izan. Beste kanpai klase batzuk. Arruazun lehiaketa egiten omen dute ezkilak jotzen.
- Auzoa: Ihabar
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1988(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:19
- Erref: AKL-003/001
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- (Lehengo batean) esan zenuen, kanpaiak (ezkilak) nola jotzen zituzten...
- Ah, ezkille?
- Bai, elizakoak, hiltzen zelarik gizon zahar bat edo hiltzen balin bazen haur bat eta...
- Ah, bai, gizon zar bat iltzen tzënian? ta, ola... ya mötille ere bai: tin-tan, ta, aurrek txiki ziren? ttin-ttan, ttinttan, ttin-ttan... alegreaö.
- Eta beste modurik bazen?
- Ez, ez, ez, ez; bi, bi... bi modu, bai, bi modu.
- Eta balin bazen uholdea edo, inundación edo sua edo...?
- Ah! sue zenian? ezkille... göotik: ban-dan-dan-dandan!... an, zen guzie... ola: dan-dan-dan-dan-dandan-gun-dan-dan, geldittu be ya, ezkiko, (zuzenduz:) erriko ezkille? orein?... eztoke... soñuik beñon, ezkille zen izugarrisko... ona, ta orei’re... nik uste nuen ezkillek etzeela... etzeela gastatzen ta ezkillek ee, soñue juan, juan itten dakiote!... oin eztokete soñuik, e? juan den urtian ez, aburra(g)o, oin dela bi urte juan... juan giñen? an aldamenekuaki(n)? ta beala erriko kontuek atra giñuzen ta esan nion nik: “Ezkillek ee kanbietu dee orein –esan nion nik– eztokete soñuik” eta, “Egie da, eztokete sonuik”. Ta gëo, tor nitzenian, emen ee, aittu nuen, ezkillek ee galtzen dutela soñuä; ta... konpondu in biar dee, ta eztute konponzen ta eztokete kasi soñuik; len? ezkil betzek, Jesus!... aitzen tzeen, nik eztakit noaiño, ta orin oso motela, dao... Klaro, apeza’re... prexakan ibiltzen da...
- Esaten dute ezkila onak Arruazukoak direla...
- Arbazukuak dee?... bai, iez in tzuten e... apuste!
- Bai, konkurso edo apostu edo...
- Konkurso, bai, bai... ta ni arrittuik, gue errikuak ee, nola etzuen ee... Jesus! ezkil betzeök!... Gëo, mutillek o, bai... prozesioak itten zittuten Ama Birjiñen egunian ta... eztakit erri guzie barna, Ama Birjiñekin? te, ezkillek... mira: bandiatzen bezeleixen, bi ezkil?, bandiatzen bezeleixen jotzen zittuten, ta zen ederki! ta oräin ez, oräin, eztokete soñuik, oso soñu... tristea dokete; ta, eztu iñok kasuik itten... eztu iñok kasuik itten. Apeza esan duune... Iruñen daö, ta... tortzen da, astëan bi egunes, iendian maten du meza prexaka, bi dö iru erri badauzki, meza emateko, ta eztoke... eztoke denborik.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!