Olagueko euskaldun zahar bakarra
Bera da Olagueko euskaldun zahar bakarra. Inguruko herrietan ere oso gutxi dira. Urrizolako zaharrek, ostera, denek egiten dute euskaraz.
- Auzoa: Olague
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 01a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ANU-002/005
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta hemen lehengo zaharretaik?
- Ez da jendia ya, [ahitzen] dena.
- Zu bakarrik?
- Hemen, bat edo bertze … lehenago… bai, baiño hemenguak ez, gaiñera, hor Aritzun edo badie hor mutil batzuk. Gero hemen… bada mutiko bat ere mintzatzen dena pixko bat; ama du etorrie, ezkondu zen honara ama, zera… nola erraten da? Zugarramurdikoa.
- A, Zugarramurdikoa?
- Bai, ama. Ta hemen bizi da. Ta horrek erakusten dio itxin [euskara], eta… horrengatik badakite pixko bat hoiek, seme-alabak, bai.
- Eta bestela zonaldekoa zu bakarrik?
- Bai, bai, hemen jendia…dakiena, pues ez dakit gehiago, bat edo bertze igual, ez naiz oroitzen nor izan deike hemen.
- Guk ere galdetu dugu eta… ‘El que más sabe Pedro!’ erran digute.
- Bai?
- No vamos a hablar nada.
- Nik behar egin, nere aita zena… hemen Ultzamakoa zen, Urrizolakua eta erderaz guti zakien, arront euskalduna zen. Bai, euskalduna hertsi-hertsia zen.
- Urritzolan orain...
- Urritzolakua bai.
-Urritzolan-eta, orain... jolasten da han euskeraz?
-Bai, oaiñik itten dute pixka bat, bai.
- Bai, e?
- Bai, biño gaztiak ere han gehienak erdaraz aritzen dire. Oaiñik […] euskeraz aritzen direnak, bakar batzuk edo, biño galdu [da…]. Nere adiñekuak [Urrizolakoak] lehenago denak euskeraz aritzen die, denak, denak, denak, nere lehengusuk eta denak.
Egilea(k): Gorka Del Valle (Hernani BHI) , Daniel Salamanca (Hernani BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!