Baserrian nahi beste jaten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-087-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskean aritzen zireneri beti ematen zien zer edo zer. Bergarako andre bat askotan joaten zen eta beti ematen zioten jatekoa: esnea, baba... Egunero jaten zuten antzeko jatekoa: porru-patatak, babak azarekin, artoa eta esnea... Domeketan jaten zuten desberdin. Behin bere neba batek betekada itzela harrapatu zuen eta medikuarenera joanda hark zera esan zion: "Hau kalean ez dok pasatzen!". Kalean ez zuten horrela jateko aukerarik. Ezkondu ostean kaleko jendeari gerraosteko miseriei buruz berbetan entzuterakoan, berari guzti hori arrotza egiten zitzaion. Kalean jasotzen zuten errazionamendua: olioa, azukrea, txokolatea, tabakoa... Etxean ez zegoen erretzailerik eta beraien partea don Leandro abade oñatiarrak hartzen zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:03:13
- Erref: ANT-087/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!