Asunzion Kortabarria Gabilondo

Antzuola (Gipuzkoa) (1932-2021)

Biografia

Irimoegigoena auzoko Arreluztxiki baserrian jaio zen, bederatzi anai-arrebatatik bosgarrena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Bergarako Elosu auzoko Zautegi (gaur galduta) baserritik etorritakoa. Antzuolako eskola nazionaletan ikasi zuen zazpi urtetik hamalaura arte. Arreluztxikin bizi izan zen ezkondu zen arte, etxeko eta baserriko lanak eta lantegikoak uztartuz. Erredurak sendatzeko argizari olioa eta San Juan lorekin egindako erremedioak prestatzen ikasi zuen amarengandik. Aitak eta anaia zaharrenak etxerako gurdiak eta uztarriak egiten zituzten. Zerbitzari lanean jardun zuen Zarautzen bi udatan. Hemeretzi urterekin Antzuolako “Hilaturas” lantegian hasi zen lanean, ehungintzarako haria egiten, eta bertan jardun zuen ezkondu zen arte. Oñatiko Iñaki Kerexetarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANT-087 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Nati maistra jatorra Bideoaren ikonoa
2 Eskolan euskaraz egiten zuenari kordoia Bideoaren ikonoa
3 Esnea eta egurra maistrarendako Bideoaren ikonoa
4 Gerraostean jeneroa entregatu arren goserik ez Bideoaren ikonoa
5 Baserrian nahi beste jaten zuten Bideoaren ikonoa
6 Ardiak gobernatzen Bideoaren ikonoa
7 Ganaduaren jatekoa: belarra, artazala, arbia... Bideoaren ikonoa
8 Aita eta neba ikazkin Bideoaren ikonoa
9 Lihoa erein eta haria egin Bideoaren ikonoa
10 Lihoarekin kirruzko izarak egin Bideoaren ikonoa
11 Lixiba egiten Bideoaren ikonoa
12 Argizaria olioarekin eta San Juan loreak kolpe eta erredurentzako Bideoaren ikonoa
13 Azpiak ateratzen Bideoaren ikonoa
14 Hamalau lagun etxean eta baita eskekoak ere Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia