Aita kontzentrazio eremuan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osaba bati heriotza-zigorra jarri zioten. Eibarren bizi zen eta sindikalista zen. Azkenean libratu egin zen. Aita italiarrek espetxeratu zuten Laredon. Valladolideko kontzentrazio-esparru batean egon zen, beste euskaldun askorekin batera. Senitarteko moja batzuen laguntasunarekin, eta isuna ordaindu ostean, lortu zuten aita etxeratzea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 20a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ANT-079/024
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Gero beste tio batek be bai, harek “pena de muerte”kin egon zan. Eibarren bizi zana, haura sindikatotan edo zeozetan lana itten eban eta bueno, “pena de muerte”kin egon zan baiña librau egin zan nola edo hala.
-Eta aitta be preso egon zan hala?
-Bai, preso? Han zerien egon ziren, hor Laredon geldittu ziren. Eta gero…
-Gerria, akaberan?
-Akaberan, errendiu in ziren han. Italianuakin, italianuana errendiu ziren. Bueno, italianuak, tokauko jaten parien. Eta gero handik Santa Esquina edo hor esaten daue, ez dakit, hor Valladolid aldera edo ez dakit nun, nun dauen hor ez dakit, nunbaitten Castilla herrixen. Han egon ziren euskaldun asko.
-Preso?
-Bai, kanpo konzentraziño bezela.
-Zuek bisittaitera edo faterik eukitten zeuein?
-Ez, ez, han ez.
-Zenbat denpora egon zan etxetik kanpo, aitta?
-Aitta, ez dakit, harek gerrara trenta y seisian jun eta haura nuevian edo noiz, baiña haura etxera etortzeko be, eskarrak orduan inddar puxka bat bazeuen. Gure aittajunen bi aizta moja zeren, bata Segovian eta bestea Valladoliden; eta mojak ba baten batzuk ezagunak eta nun handik nola-hala etxeratzia aitta zana kontsegiu euen. Pagau eben zera, multia, baiña behintzet etxeratzia kontsegiu euen.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!