Antzuola (Gipuzkoa)

Osabari salaketa, gerran

Osabari salaketa, gerran Aita gerrara joanda, etxean geratu ziren amona, udaleko zinegotzi zen osaba bat, ama eta hiru seme-alaba. Osabari, aitajaunaren anaia zenari, salaketa jarri zioten, eta 5.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen. "Alzamiento nacional"ari ez laguntzea eta beste aitzakia batzuengatik salatu zuten. Gogorra izan zen isuna ordaintzeko dirua biltzea. Gogoan du salaketa agiriaren bukaeran "Dios guarde a usted muchos años" jartzen zuela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita gerrara joanda, etxean geratu ziren amona, udaleko zinegotzi zen osaba bat, ama eta hiru seme-alaba. Osabari, aitajaunaren anaia zenari, salaketa jarri zioten, eta 5.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen. "Alzamiento nacional"ari ez laguntzea eta beste aitzakia batzuengatik salatu zuten. Gogorra izan zen isuna ordaintzeko dirua biltzea. Gogoan du salaketa agiriaren bukaeran "Dios guarde a usted muchos años" jartzen zuela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero esan dozu tio hori be, kontzejala zala.
-Bai, gerria urten ebenien udaletxien euen tio, bueno, nire aittonaren anae bat.
-Bai, tio.
-Eta ha ba hemen geldittu zan; eta gero gurien ama eta gure amandria, gero umiak, eta gero ordurako neuzkan bi arreba ta gure amakin geratu ziren. Eta ha hemen geratu zan eta bueno, artian ezer pasau ez jakonien ba gustora, ezta?. Eta gero ba denunzia haundixak pagau bihar izan zittuan. Orduko bost milla pezeta eta.
-Bost milla pezeta?
-Bai bost milla pezeta. Bi bost milla pezetakuak be bai.
-Euki bai hainbeste diru?
-Bai, topau, nunbaitten topau in biher, dirua zela egongo zan ba, dirua? Orduan geuken apurrak hartu eta aurrera junda-eta. Enfin, nola hala.
-Ze denunzia jasoten zittun?
-Jasoten zittuen ba, “por no haber contribuido con el alzamiento nacional”, eta ez dakit zertara abixau ta jun ez, ganauekin orduen armak-edo Bergarara eruatia eta ez dakit nik zertzuk, eta ba zeozer, aitxakixak, horreitxek zerak ifiñi, aitxakixak ifiñi eta…
-Milla duro.
-Bai, gero azkenian papeletan ipintzen eben “Dios guarde a usted muchos años”. Baiña pagau ba horixe, gero aitta zanak etorri zanian pagau eban.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia