Antzuola (Gipuzkoa)

Tenplarioak Uzarragan

Tenplarioak Uzarragan Hiru seme zituela hasi zen Arrasateko Fagor enpresan lanean. Hiru bat urte bertan jardunda, Antzuolako Goizperren hasi eta jubilatu arte bertan egon zen. Sulfatagailuak egiten edota muntatzen egiten zuen lan. Bost seme-alaba izan ditu, Akinibai baserriko emaztearekin. Uzarragan parrokia egon zen aintzina. Antzuolako kaleko parrokia eta Uzarragakoa "Parroquias Unidas" bezala jardun zuten garai batean. Tenplario monjeak egon omen ziren Uzarragako elizan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru seme zituela hasi zen Arrasateko Fagor enpresan lanean. Hiru bat urte bertan jardunda, Antzuolako Goizperren hasi eta jubilatu arte bertan egon zen. Sulfatagailuak egiten edota muntatzen egiten zuen lan. Bost seme-alaba izan ditu, Akinibai baserriko emaztearekin. Uzarragan parrokia egon zen aintzina. Antzuolako kaleko parrokia eta Uzarragakoa "Parroquias Unidas" bezala jardun zuten garai batean. Tenplario monjeak egon omen ziren Uzarragako elizan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero etorri nintzan, okasiño sekulako ona egon zan, egon da harrezkero be, Mondrauera Fagorren han apuntau nitzan eta bueno orduan kanpotik jente asko etortzen zan eta ordurako famelixia neukan haundixa baiña ez euen holako pegarik. Ordurako neuzkan hiru seme. Eta gero han hasi eta gerotxuago bikixak, azkenien bikixak, azkenien bost, bost azkenien, seme-alaba. Eta Mondrauen hasi nintzan Fagorren eta han hiru urte eta piku in nittuan, hiru urte pasatxo eta gero aukeria egon zan hemen Goizperren Antzuelan, eta hor ba jubilau naizen artien…
-Goizperren in zittun azkeningo urtiak?
-Bai.
-Zer itten zeuen Goizperren?
-Danetik, danetik, tailler mekanizauan, eta montajien zerien be bai, hori sulfatadora asuntuen, eta ba bueno hantxe […].
-Esan dozu bost seme-alaba euki (di)ttozuela; andria nungua dozu?
-Hementxe Antzuelakua. Akinibai baserrikua.
-(…)
-Ze ezkondu ziñain, hemen Antzuolan?
-Bai, hemen Uzarragan.
-Nork kontau nostan…
-Ointxe 50 urte apirillian pasau dire.
-Ezkondu ziñailla?
-Bai.
-Urte askotarako. (…)
-Eskarrik asko.
-Puritak uste dot esan nostala, lehen parrokixia euela Uzarragan bakarrik.
-Bai, zaharra, baiña antxiñako kontuak.
-Eta gero parrokixia pasau zala plazako elizara, eta urte batzutan egon zirala bi parrokixak lanian.
-Bai, lehenauko erderazko izena, “Parroquias Unidas” bezela dago baiña, bueno.
-Klaro, hau betik egon zan, gure etxien be bai, Tenplarixuak egon ete ziren, Uzarragan be bai. Uzarragan seguru Tenplarixuak, lehenagoko “Monjes” ze horreik, bai, hemen egondako zerak dira.
-Zuk etxien be ezagutu (di)ttuzu?
-Bai, esaten orduan egon zirela. Gero horreik ekarri zittuein zer haundixak. Gerratiak, hareik zertu zittuein, bota-edo in zittuein horreik, negoziantiak zirela, ez zirela, bazirela.
-Horreik ziren argixak eta fuertiak. Eta aitta santuak ez zittun gura.
-Bai, horixe, eta gero berak ingo eben igual baiña bueno. Hortara.
-Orduen Tenplarixuen istorixia dakotzue hemen baserrixen, e?
-Egon zirela, baiña ez dago “por escrito” ez dago, e? Uzarragan bai, Uzarragan Tenplarixua egon zala, baiña gero ba zer haundixak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia