Antzuola (Gipuzkoa)

Gereziondo tabakoa

Gereziondo tabakoa <p>Erretzaileentzat tabakoaren eskasia arazo larria izan zen. Andoniren aitak etxeko ortuan landatu zuen tabakoa. Landare ederrak hazten ziren. Tabakoa prestatzean izan zituzten arazoak. Labean lehortutako gereziondo orriak ere erretzen zituen jendeak. Arrazionamenduko tabakoa gehitu zenean utzi zioten tabakoa landatzeari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erretzaileentzat tabakoaren eskasia arazo larria izan zen. Andoniren aitak etxeko ortuan landatu zuen tabakoa. Landare ederrak hazten ziren. Tabakoa prestatzean izan zituzten arazoak. Labean lehortutako gereziondo orriak ere erretzen zituen jendeak. Arrazionamenduko tabakoa gehitu zenean utzi zioten tabakoa landatzeari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero orduko ez-kontuak ba, tabako-orrixana be bai. Gure aitta zanak-eta zelakuak pasau zittuen, tabako-orririk ez auen. Eta gero, raziñuan…
-Zer da hori?
-Tabako-orrixa, tabakua.
-A, tabakua, zela esan xatzu, tako-orrixa?
-Bueno, tabako-orrixa be esaten gauen. Eta raziñua hasi zan, baiña raziñuan be gutxi, eta gurian erreten ez zebenak, auzokuak eta kriauenak eta danenak kartillia eruan baiña artian be gehixau bihar izaten; eta ortun ipini zittuen azkenien zerak, tako-orrixa, sartu eta hazi itten zan, haundixa hazten zan. Baiña gero hori ximeldu eta elaboraziñua zela eta, gurian baten Eibartik bizi zan osaba batek, batek esan ebala, kajan, txapazko holako mermelada tapak kaja haundixa egoten ziren ba hor, estilo haretako kaja baten sartu orrixak, koiñak puska bat bota eta etxeazpikuan sartzia. Etxeazpikua da satsa, satsa itten geben ganauandik atzera atara eta lehelingo han egoten da bi hillabetien, hiruan igual, jota fermentatzen, jota lurruna botiaz.
-Bai, bai, sits pillia.
-Bai. Eta han sartuta aprobau zeben sartu zeben eta etara zeben, jota lizunduta, bueno, hareik ziren langintzak harek.
-Engaiñau in zindduein orduen.
-Eta tabako-orrixa hasi aurretik, gure aitta zanak eta aprobau zittuein patata-ostrua, keixa-ostrua, ximeldu labien, eta apurtu erretzean baiña, zeozer, badakitzu?
-Bai, biziua e?
-Biziua.
-Eta ze erreten euein, zigarruan edo pipan edo zela?
-Zigarruen, zigarruen.
-Eta tabako-orrixa denpora askuen euki euein ortuan-edo?
-Bai. Ortuan, ointxe "por ejemplo" udabarrixen sartu eta udazkenien etara itten zan haura, eta gero upaltegixan txintxiliz ipiñi eta sikatzen zan. Haura ba zeozer, tako-orrixa, baiña gero hasi zanien poliki-poliki raziñua gehitzen eta, ba harekin, baiña […]
-Eta noiz itxi zotsain tabako-orrixa ereittiari?
-Ba horixe zera gehittu zanien, tabako-orrixa gehittu zanien eta razionamientuan gehitxuago emuten hasi ziren ta.
-Ardaua eta egoten zan orduan?
-Bai, ardaua bai, ardaua edo ardau modukua. Orduan…
-Baiña ardaua razionamentuan ez euen emungo.
-Razionamientuan ezebez, gura ebenak ura, ura ugari, orduan ardauak-eta, bueno, ardaua sekula ez da faltaitten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia