Antzuola (Gipuzkoa)

Familia tabernaria

Familia tabernaria Ondarre etxean Ondarre taberna zegoen. Osaba-izebak hasi ziren tabernarekin eta gero Begoñaren gurasoek, ama Udala baserrikoa eta aita Iribarrekoa, jarraitu zuten bertara ezkondu zirenean. Begoña izan zen alabarik gazteena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ondarre etxean Ondarre taberna zegoen. Osaba-izebak hasi ziren tabernarekin eta gero Begoñaren gurasoek, ama Udala baserrikoa eta aita Iribarrekoa, jarraitu zuten bertara ezkondu zirenean. Begoña izan zen alabarik gazteena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu jaixo ziñanien etxien tabernia zeukatzuein, esan dostazu ezta?
-Bai, bai.
-Ondarre izenakin tabernia?
-Ondarre, bai. Aspaldiko tabernia zan haura.
-Zer ziren, zeure aitta-amak ziren ugezabak-edo?
-Ez. Lehelengo lehelengo zeuken zer batzuk, tio Eujenio eta tia Pauliña esaten zotsen. Eta gero gure ama baserrikua zan, Udalako baserrikua zan, Udala baserrikua zan.
-Antzuolarra?
-Bai, Antzuelako baserri batekua zan. Eta etorri zan ba hola, kriada bezela-edo, umetan. Lehen badakizu, umetan. Eta gero ha, tia harek eta tio harek hartu in zeben eurendako moduan, eta gero ba etxien geratu zan eta gero ezkondu zan nere aittakin, Bernardo. Ama zan Guadalupe Zabalo.
-Orduen ama Udalatik etorri zan hona?
-Udalatik, Udala baserrittik.
-Eta aitta zan hemengua?
-Ez, aitta zan beste baserri batekua, Iribarkua.
-Orduan aitta ezkondu zan hona, Ondarrera?
-Bai, ama hemen zeguen, hona etorri zan aitta.
-Eta zu zer ziñan, alabarik…
-Gaztena, bai, ni gaztena. Zaharrenak larogeta hamar urte dauzka, anaia hil zan eta beste bi dare hementxe goixan, zaharrak, bueno, Larogeta hiru urte eta sei urte, larogeta bost hiru ta sei, larogeta sei.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia