Antzuola (Gipuzkoa)

Baserririk baserri ganaduak ferratzen

Baserririk baserri ganaduak ferratzen Eliza barruko lan batzuk ere egin zituen errementariak. Azkenengo lan urteetan, ganaduak ferratzera baserrietara joaten zen Bernardinaren anaia. Ganadua altxatzeko tramankulua Jauregi baserrikoek zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eliza barruko lan batzuk ere egin zituen errementariak. Azkenengo lan urteetan, ganaduak ferratzera baserrietara joaten zen Bernardinaren anaia. Ganadua altxatzeko tramankulua Jauregi baserrikoek zuten.

Transkripzioa

- (Alabia): kanpaak eta horrek nik eztakit baiña elizako ze batzuk eta uste dot beonek dauzkala eginda ezta? Baten batek esan nostan neri, honek zure tio Inaziok dauzka eginda, lan honeik hor elizatan eta egoten dira ba barandauak eta hola? Altaretan eta hola? Uste dot (…)
- Puritak komentau nostan kanpaan asuntua-eta, bera oso afiziño haundixa dako kanpaakin eta hola, eta aingeru kanpaia, kanpantxua eta eztakit zer eta. Nola ba hau herriko errementari bakarra izango zan ezta?
- (Alabia): bai, eta gero azkenetan nik ezagutu dotenian be, beori bakarrik, bai. Eta gero azkenera, baserrittarrak behixa edo idixa-edo ekarri biharrian, berau eruaten zeben baserrittara.
-Bai erute zeben.
- Eta baserrixan lana in?
- (Alabia): baserrixan lana in; badau hemen Antzuolan baserrin bat zera daukana, ganaua altzateko.
- Uste dot zera dala, Jauregi.
- (Alabia): Jauregin dago altzaten dabena be bai. Ondiokan hantxe, etxetik kanpora dauke bat.
- Orduan igual beste baserritar batzuk Jauregira eruango euein ganauak? Kalera ekarri biharrian? Jauregin dakuei orduan zeori.
- (Alabia): oin badauke bat Jauregin, ondiokan hantxe segitzen dau.
- Uste dot segiuko dabela.
- (Alabia): ni paseora juten naiz eta hantxe segitzen dau, eta igual baserri gehixagotan be egongo da, porke gure tio baserri askotara eruaten zeben. Oin azkenera e? Lehen karo, badakizu, ganauak ekarri itten ziran, dringi-dranga dringi-dranga, baiña eske oin azkenera…
- Bai, eta ganauak perrau bittartian ba pelukerixara fan edo…
- (Alabia): hori! Nik erori entzunda e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia