Antzuola (Gipuzkoa)

Neskametzatik larrugintzara

Neskametzatik larrugintzara <p>Donostiatik etorri eta lantegian hasi zen lanean. Lehenengo Bare&ntilde;orenean eta gero Olaranenean, larrugintzan bietan. Lantegi horiek itxi zirenean, etxeak eraiki zituzten lehen lantegiak zeuden lekuan. Gerra Zibila izan aurretik itzuli zen Donostiatik. Mirakontxan markes baten etxean aritu zen etxeko lanak egiten, beste hiru bat urtean. 17 urterekin itzuli zen Antzuolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostiatik etorri eta lantegian hasi zen lanean. Lehenengo Bareñorenean eta gero Olaranenean, larrugintzan bietan. Lantegi horiek itxi zirenean, etxeak eraiki zituzten lehen lantegiak zeuden lekuan. Gerra Zibila izan aurretik itzuli zen Donostiatik. Mirakontxan markes baten etxean aritu zen etxeko lanak egiten, beste hiru bat urtean. 17 urterekin itzuli zen Antzuolara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero handikan fabrikan eskatu, lanak billau gittuan eta hementxe etxian amakin-ta.
- Ze fabrikatan hasi ziñan?
- Olaran; edo Bareiño “primero”, Bareiñonian, Bareiñonen fabrikan, eta gero harek itxi in zeban eta gero Olaranenian, handikan ezkondu nitzan.
- Ze itten zeuein Bareiño horretan?
- “Curtido”. Narrua dana, bai.
- Eta gero Olaran esan dozu?
- Gero Olaranen, han be narrua.
- Onddiok fabrika horreik martxan dagoz-edo?
- Ez, ez, ez, ez. Ya lehen fabrikia zan lekuan oin etxiak dare eginda. Harek Beasaiñera joan ziran, eta gero oin dare etxiak inda.
- Donostian zenbat urte in zittun?
- Donostian ez dakit ba, pare bat urte-edo, ez dakit. Pare bat, hiru bat urte ingo nittuan.
- Orduen ondiok gerra aurretik bueltau ziñan Antzuolara.
- Bai, bai, bai, bai.
- Ze rekuerdo dakotzu Donostiakuak? Han beti be kalera eta fango ziñain ba, egunen bat libre euko zeuein.
- Bai, jaixan gu. Dantzara juten giñan, han be erromerixia itten zan.
- Donostiako ze aldetan egon ziñan?
- Hemen Mirakontxan, “Altos de Miraconcha”.
- Paraje politta. Eta zein zan nagusixori?
- Auskalo! Ez dakit.
- Etxe baten ez zeuen itten lan?
- Bai, etxe baten.
- Nagusixa nungua zan?
- Markesa esaten zeben ta, markesa. Nagusirik ez neban ezautu.
- Ezautu be ez?
- Ez.
- Eta ze lan klase itten zeben han?
- Han lana, ba etxeko lanak. Etxeko lanak.
- Eta markes hori ikusi be ez?
- Markesa bai, andria e? Gizonik ez. Andria bai, señoria.
- Hori zan markesaren andria.
- Han orduan jente inportantiakin ibilliko ziñain, ezta?
- Bastante, bastante.
- Zer ziren, euskaldunak edo kanpokuak?
- Ez, ez, kanpokuak, kanpokuak.
- Ze itten euen, bizi Donostian edo beraneau bakarrik?
- Erak bizi Donostian. Nik alde nebanian be han geratu ziran. Oin hilda dare horrek, asko.
- Eta ez dakitzu nunguak ziren eurak?
- Ez, ez.
- Eta han zenbat denpora egongo ziñan, hiru bat urte han be?
- Bai, halakotxen bat ingo neban.
- Hamazazpi urtekin ya neskailla gogorra egindda…
- Gero fabrikara, hara! “A trabajar”.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia