Nesken dantza taldea Bergarara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehenengo aldiz nesken dantza taldeak Bergarara joatea gura izan zuenean, Acción Católicako zuzendaritzak ez zien onartu. Hala ere, neskek Bergarako San Antoniora joatea erabaki zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 24a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: ANT-070/021
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Zu zeuk in dozu dantza? Zure taldiak in dozue dantza Antzuelatik kanpo?
- Antzuelatik kanpora pasau jakun, ba pentsau giñun, bueno, beste mutil bi, nere gizona izan zana eta bestia, horrek bixak in zeben Bergaratikan San Antonion, San Antonioko fiestetan pentsau zeben Antzuelako dantzarixak eruatia, eta galdetu zotsen horri eta a bai, […] eta pentsau zeben ittia, han San Antoniora jutia, baiña zenbat bihar daben, ez eta ez dakit zer, eta ez dakit zenbat izango zan, seirehun-zazpirehun pezeta? Baiña in auen tratua erak. Ze jaleo izan zan hori! Hori izan zan jaleo bat terriblia. Akzion Katolikakuak hasarratu jakun zerak, direktibakuak, eta hori ezin leikiela in, Akzion Katolikak ezin leikela kobrau pezeta bat, eta bestiak esan zotsen kobrau in bihar dala porke guk orduan gastuak eukitzen gendun, alpargatak geuk ipiñitzen giñutzen, erropia asko geuk ipintzen giñuan, porke orduan ez euen dirurik hor. Eta klaro, famelixa batzutan pixua zan hori, orduan gauza asko falta zan ondiokan, dirua bihar dala horrek pagatzeko. Eta zeoze etaratzen baldin bada ba gurago dabela eta.
- Ez euen gura e?
- Ezetz! Hasarretu. Ba jun ingo giñala ba, ya txistularixak gertu geunzkan eta jun ingo giñala. Makillak, arkuak ziren udaletxekuak, udaletxiak eginddako arkuak ziren. Makilla batzuk, makilla dantzia bat itten giñuan makilla haundi batzukin, eta makillak ziren Eibartikan ekartzen ziren, hementxe tanborreru zera, grupokua zeuan, lana itten zebana eta harek ekarri zoskun, ekartzen zoskun, eta banderiña geunkan Akzion Katolikakua, bere insignia, bueno, mutillena zan baiña, bere insignia eta ondo eginddako gauza bat. Ha be ez goskuen lagako, arkuak eta zerak ez goskuen lagako, ta hori [esatsaun]: “arkuak udaletxekuak dira, makillak berriz handikan ekartzen dira, eta gonak eta berriz Bergaratikan ekartzen dira eta beste danak geuk ipintzen dogu, asike ezin dozue ezer esan”. Ba banderiñik ez doskuela emungo.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!