Antzuola (Gipuzkoa)

Bi belaunaldi, maistra bat

Bi belaunaldi, maistra bat <p>Antzuola inguruan bonbardaketaren bat izan zen; herri barruan, baita tiroketaren bat ere. Hala eta guztiz, ez zen txikizio handirik izan Antzuolan. Maristen eliza erre zuten. Bi urterekin hasi zen "eskola txikian". Gerra garaian, ordea, eskola eten egin zen, eta gerraostean sei urtera arte eskola berean jarraitu zuen, Maria Barrena maistrarekin. Puritaren alabarik zaharrenak ere maistra horrekin ikasi zuen urtebetez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzuola inguruan bonbardaketaren bat izan zen; herri barruan, baita tiroketaren bat ere. Hala eta guztiz, ez zen txikizio handirik izan Antzuolan. Maristen eliza erre zuten. Bi urterekin hasi zen "eskola txikian". Gerra garaian, ordea, eskola eten egin zen, eta gerraostean sei urtera arte eskola berean jarraitu zuen, Maria Barrena maistrarekin. Puritaren alabarik zaharrenak ere maistra horrekin ikasi zuen urtebetez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze geratu zan, oso apurtuta geratu zan Antzuola? Frentia bertan egon zan-edo?
-Ez, soldauak bai baiña hola apurtu ez eben…elizia erre zeben, maristen elizia.
-Erre in euein?
-Haura erre zeben. Bai, ni nenguan orduan Udalan, baserri horretantxe, eta ordun bota zittuen bonbak, bonba mordua bota zittuen orduan hementxe, gure etxe osteko zerien eta Udalan bittarteko mendi hortantxe. Nere anaiak eta ganauak erretiratzen ziharduen baserrira, juan ziran harutz eta harek etxera erretiratzeko, baiña bota zittuen bonbak. Baiña gero hola kalian bai, kalian tiroteua eta izenda bai, porke gure bentanetan eta agertzen ziren zuluak, bai, zuluak agertu ziren. Baiña jendiak erten itten zeban hemetikan, kaletikan. Juten ziran norabait! Ez dakitz seguridadia nun zeuan, baiña norabait erten itten zeben.
-Orduan zu eskolan hasiko ziñan e…
-Bai, ni oso txikittan hasi nitzan ni, porke gu juten giñan lehelengo eskola txikixa esaten giñuana, ba oin “maternal” esaten dan bezelaxe. Ba nik eukiko nittuan urte te erdi-bi urte. Han ya andra bat egoten zan umiakin, harek zaintzen. Eta eskola bat zeuan hortxe, bestien onduan, eskola txikixa esaten gontzana eta ni orduan edade hortan ya horretxekin hasi nitzan. Eta lehelengo sei urte arte han.
-Baiña urte ta erdikin edo bikin hasi baziña, ondiok gerra garaixa zan, ezta?
-Zela?
-Ondiok gerria zan.
-Bai, bai, bai, bai. Bueno, gerra denporan hasi in nizan horrekin, bai. Baiña gero ya gerria hasi zanian geratu, bai geratu. Baiña gero sei urte arte atzera segitzen ziñuan hantxe. Ni hametik tropa danak jun ziranian, seguramente berriz'e martxan jarriko zan, porke ni akordatzen naiz oso umetan, sei urte arte hantxe ibili nitzala.
-Zela esan dozu eskola horren izena?
-Eskola Txikixa esaten gontzan.
-Eskola Txikixa.
-Maistria Maria, Maria Barrena. Eta kasualide bat da gaiñera, ni horrekin ibilli nitzan eta gero nere alaba zaharrena be horretxekin ibilli zan.
-Orduan gaztia zan zurekin ibilli zanien.
-Ba gaztia, bai, berak ondiokan txikixak zeuzkan.
-Bai, zeatik zuk zenbat urtekin euki zeben leheningo alabiori?
-Nik euki neban hogeta lau, hogeta seikin.
-Hogeta seikin. Orduen emakume hori zuk bi urte zeukanetik, edo hiru-lau urte zeukanetik hogeta sei arte maistra jarraittu eben?
-Bai, holaxe jardun zeben, jarraittu zeben hortxe. Eta bai, zeozer kobrauko zeban ta jendia ba zaharrena, urtebete-edo ibilliko zan, baiña harekin ibilli zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia