Antzuola (Gipuzkoa)

Soldaduak herrian kanpatuta

Soldaduak herrian kanpatuta <p>Soldaduak pilotalekuan eta eskolatan kanpatuta gogoratzen ditu. Gerra garaiko militar baten eta antzuolar eskuindar baten hiletak gogoan ditu; bi hiletetan musika-bandak parte hartu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldaduak pilotalekuan eta eskolatan kanpatuta gogoratzen ditu. Gerra garaiko militar baten eta antzuolar eskuindar baten hiletak gogoan ditu; bi hiletetan musika-bandak parte hartu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hirugarrenian be bizi zan famelixa bat izatez nere aittan lehengusua, aitta zanen lehengusua. Eta hirugarrenien bizi ziren; bat zan abadia eta bestia militarra zan. Nik harena goguan daukat hola, hogeta hemeretzixan hil zan, eta zan estudixokua eta zera zan, baiña haura hil zan hogeta hemeretzixan geixotuta hil zan. Haren akordua badaukat, bost urte neuzkan nik baiña haura daukat ondikan be grabauta.
- Goguan dakotzu militar batek zela loratxuak-eta…
- Gero baitxa akordatzen naiz ni zela akanpauta egoten ziren hemen frontoian eta klaro, harek ogixa, txuskuak eta eukitzen zittuen eta gu ingurutara jun eta txuskuak emuten zoskun. Eta gero hementxe eskoletan be egon ziren, eskoletan be egon ziren orduan akanpauta, hamen. Orduan eskolarik ez zalez egon, hortxe egon ziren soldauak. Hantxe parian. Eta gauza horreik bai, baiña bestela ez hola goguan…
- Zuk orduan bi urtetxo.
- Bi urte hasi zanian, hiru urte itteko eta ba klaro, orduan ez baiña bost urteko kontuak bai, ya bost urteazkerio dauzkat goguan zela izan baitta hamen Telleria izan zan, hemen famosua, deretxakua zan haura, zera, bai horrek, karlistak edo ez dakit zela ziran zerak, eta famelixa bat. Bestela, zera baiña ideolojia hori, gero horrek diru mordua in zeben gaiñera.
- Gerra ostian?
- Gerra denporan, porke horrek guarnizionerixia zeuken, zeuken “fábrica de curtidos”, […] haura hil zanian be, edo haren entiarruakin, daukat oso goguan, bai beste militarra hemen hirugarrenian hil zana eta horrekin, horrek bixakin oso goguan daukat nik horrek. Bandiakin izan zan, bixak bandiakin in ziren zerak.
- Jente printzipala zan orduan.
- Bai, hori be bai, eta gero hau ba, honek zeukan anaia abadia, gero izan zan Uzarragako parrokua, baiña hori izan zan esaten dot, klaro, haura, urte berdiñian hil ziren horrek. Bai bata eta bai bestia. Hari bandiakin eta hemenguari be bandiakin in zotsen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia