Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerra hasi eta andereño lana galdu euskalduna izateagatik

Gerra hasi eta andereño lana galdu euskalduna izateagatik Gerra hasi zenean, hamar urte zeramatzan andereño lanetan. Baina euskalduna zenez, eta bera bezala beste batzuk ere, lanetik kendu egin zituzten. Beren ordez andereño erdaldunak jarri zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, hamar urte zeramatzan andereño lanetan. Baina euskalduna zenez, eta bera bezala beste batzuk ere, lanetik kendu egin zituzten. Beren ordez andereño erdaldunak jarri zituzten.

Transkripzioa

- Ta geo gerrie erten zanien, ni euskaldune nintzen ba!
- Ta fuera?
- Bota. Ta hamar urte namatxiyen e? Ta erabazten nun "una miseria", baiña neu nola gustora nebillen, umiei gustatzen, nere gustora, ni [...] "no me aspiraba a nada a mí", ezer ez zala kanpoa juti're ez, ez, umiekin [...], umiekin, umiekin zoratzen. Gero gerrie aillau zen, ta aillau zien tropak eta gu euskaldunek giñela ta kalea. Ta nerekin batea monja bat egoten zan naparra, haure're kendu in zeben. Beno, gero konbentu beak destinau zun kanpoa, baiño eskolatik kendu in zuen. Eta geo, zea, erdeldune, erdeldune. Ta geo señorita bat hori ihesi eta horretako bat, señorita bat'e uste det eon zala, señorita Katalina o ez dakit zer, umiei erakusten egoten ziyona.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia