Antzuola (Gipuzkoa)

Arreoa gurdian nola eramaten zen

Arreoa gurdian nola eramaten zen <p>Arreoa baserri batetik bestera nola eramaten zuten. Bere arreoaren inguruko azalpenak. Idien buruetako larrua; uztarria, zamarrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arreoa baserri batetik bestera nola eramaten zuten. Bere arreoaren inguruko azalpenak. Idien buruetako larrua; uztarria, zamarrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk amai edo entzunda arriuak basarri batetik bestera zela eruaten zien edo? Ze imajinatzen dot zure sasoirako halako kontuak galduta egongo ziela.
-Ez. Neuk be arriua ekarri neban; haundixa ez baiña. Puxkat bai.
-Burdixakin?
-Bai. Aittak ekarri zeban. Ezkondu aurreko egunian, aurreragokuan, muebliak eta arreua.
-Mueble eta guzti?
-Bai. Trastiekin, trastiak hartu etxian, etxekuak, eta gero kalian muebliak hartu, mueble berrixak, eta basarrira.
-Eta idixekin?
-Idixekin.
-Idixak zela baiña, dotore ipintzen zian edo?
-Harek beti irixak dote eruaten zittuan. Harek kalera zoiarrenian irixak; etxian ibiltzekua buruan narrua bat izeten zan, eta kalera juteko beste bat. Eta berak garbitzen zeban harek irixen burutako narrua. Bere denporati bere denporati, hartu jaboia eta ura eta komeni jakonak, eta berak.
-Eta narruaz aparte, beste zeoze eukitzen zeben?
-Uztarrixa irixak.
-Holako borla gorrixak.
-Samarrak borlekin. Irixak adar ondotan korreak lotzeko. Uztarrixa, samarrak, bakoitzai bat ipintzen jakon, samarra aurrian; eta harek borlak eukitzen zittuen, gorrixak jeneralian. Enda samarrak eta burutako narrua kalera juteko aparte.
-Diferentia izeten zan etxekua eta kalerakua.
-Gurian bai.
-Kalerakua beti dotore-dotore.
-Eta abarkak eta galtzak be bai kalera juteko.
-Diferentiak?
-Bai.
-Zure aittak txapela eta eruaten zeban?
-Bai.
-Eta txapela be diferentia izaten zan kalera eruaten zebana eta.
-Bai. Garbixa. Etxian badakizu basarrixan zelako... Lurrakin edo hautsakin zurittu. Euzkixak be bai txapela zurittu beti egunero dabillenai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia