Lixiba nola egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garbitasun kontuak. Lixiba non eta nola egiten zuten. "Zapi-banastak" eramaten zituzten uraskara; arroparekin bakarrik erabiltzen ziren banasta haiek. Ehunezko arropak ezagutu zituen baina algodoizkoak erabiltzen zituzten gehienbat. Antzuolako oihalgilea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ANT-068/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Lanbideak » Antzinako lanbideak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
-Umetan kilometro bat ein bihar izeten zenduen, ura ekarri eta...
-Bai. Eta garbiketia. Orduan lixibia eitten zan.
-Nora joaten ziñazien? Errekara edo?
-Han abergia zeuan juten giñen toki haretan; beheko etxekuak be haraxe juten zien. Haren zera zan haura, eta guk gastatzen jakunian. Baiña beheko etxian be urik ez zeuan, e. Gu bizi giñan azpikaldeko, hiru bizitzakua zan. Enda han be ez zeuan, eta harek be haraxe juten zien, eta gu be ba lixibia edo ohe-erropak hamabostian edo hogeta bixan edo danak batera garbitzen zien; lixibia esaten jakon.
-Ze joaten ziñazien, bertara, eta han zer zeuan, harrixak?
-Harrixak eta abergia; abergia ba askia, labaderua zeuan han. Eta han danak garbittu eta egositta, etxian jabondu eta egositta eruan eta gero han aklarau dana. Bueno!!! Astuan hartuta, zapi-banastak izeten zien.
-Zapi-banastak?
-Erropiakin ibiltzen zienak bakarrik. Lixibia eta zapixak esaten jakuen, eta zapi-banastak. Banastak pare bat behintzet beti egoten zien, harek beste ezekin be ez zien ibiltzen. Erropiakin.
-Zelakuak zien, diferentiak?
-Bai, kuadroko zabalkote batzuk, motzak. Eta harek zapi-banastak.
-Harek erropiandako.
-Bai, gero bestiak satsandako-ta banastak aparte.
-Bertara eruan astuakin, han aklarau eta...
-Atzera hartu han eta gero euzkittan ipiñi eta...
-Bueltan ekarri aurretik ura kendu biharko zontsazuen, ezta?
-Lelengo jabondu... Euzkixak kendu bihar izeten zotsen. Bai, bueltan bihurtu. Bihurtu, eta ura etara ahal zana, eta gero euzkittan esegi eta.
-Gaiñera orduko oheko erropak eta senduaguak izango zien, ez?
-Ehunezkuak ez baldin bazien.
-Ezagutu zenduan zuk ehunezkuak?
-Ehunezkuak bai, ezautu egin nittuan, baiña asko ez nik. Algodoia. Baiña harek be fuertiak izeten zian orduan, algodoezkuak be. Ni akordatzen naiz gerra ostian, Antzuelan eitten zittuan gaiñera batek izarak, bueno, telia eitten zeban.
-Ehunezkuak?
-Ehunezkuak be ez zien, baiña fuertiak. Eta harek bigundu artian, jabontzen eskuak odola darixola igual geratzen zien neguan eta. Orduan ez zeuan goanteik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!