Bizimoduarekiko ikuspegia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ANT-067/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Esaerak
Transkripzioa
-Atariraiño autuakin eta.
-Ateraiño zerian, eta oiñez ibiltzeko nagiz jendia artian.
-Asko aldatu dia gauzak.
-Bueno! Esan be ezin! Guk sei-zazpi urte giñutzenetik ein daben diferentzia... Ez dakit. Akaso haundixaua eingo eban hainbeste urtian. Baiña gora eittia kostako jako. Behera ez dailla hasi.
-Zuek ezautu dozuez beste bizimodu edo beste sasoe batzuk, baiña guk halan ohittuta; bueltia etorriko balitza...
-Aaa! Gorrixak ikusi bihar bueltia etorriko balitza. Jangoikuai eskerrak goseik ez giñuan geuk pasau, baiña lujoik ezekin be ez.
-Familixia be haundixa izango zan?
-Sei anae-arreba giñan. Aitta eta ama. Zaharrik, aittona-amonaik ez giñuan guk ezautu. Orduan lehenao hiltzen zien itxuria. Geure gurasuak be... Amak larogeta urtiak hartu zittuan, larogeta hiru edo lau edo. Ez dakit zenbat hartu zittuan. Aitta lehenao hil zan. Enda oin anaia, ixa larogeta hamar dauzka, eta bigarrenak be larogeta zortzi. Aurtengo neguan larri ibilli da, baiña berriz ere ondo. Eta holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!