Antzuola (Gipuzkoa)

Amandrea neskame Toledon; itzulitakoan, sukaldari lanetan

Amandrea neskame Toledon; itzulitakoan, sukaldari lanetan <p>Amandrea neskame egon zen Toledon bere ahizparekin batera. Bertan sukaldaritza ikasi zuen. Antzuolara itzuli zenean, batera eta bestera ibiltzen zen lanean (Hotel Urolan, esaterako). Garai batean neska eta mutil asko neskame edo morroi joaten ziren. Ezteiak baserrietan ospatzen ziren antzina, eta amandrea laguntzera joaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amandrea neskame egon zen Toledon bere ahizparekin batera. Bertan sukaldaritza ikasi zuen. Antzuolara itzuli zenean, batera eta bestera ibiltzen zen lanean (Hotel Urolan, esaterako). Garai batean neska eta mutil asko neskame edo morroi joaten ziren. Ezteiak baserrietan ospatzen ziren antzina, eta amandrea laguntzera joaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dozu amandria koziñeria zala?
-Bai.
-Kanpuan egon zan ikasten edo? Edo lanian?
-Horrek kriada egon zien bi aizta, Toledon eta hor egon zien. Bi aizta. Eta gero gure amandria hona ezkondu zan. Eta bestia Elgoibarrera, Sorotara. Entzunda badaukazu Sorota? Azkarate gainddik, holaxe Zabaleta eta badare han, eta haraxe bidian. Han ezkonduta. Sardandeixa zeben harek. Eta gure amandria berriz beti koziñera ibiltzen zan, Hotel Urola jenerala. Orduan ba parientiak zien, Zumarran, eta harek basarrixan lanik ez zeban egin.
Justina: Estaziño aurrian zeuan hotela.
-Bodetarako koziñak eta. Bi emakume. Hortxe zerian dagona, horixe da. Balkoian dagon horixe.
(...)
-Eta zela juan zien ba Toledora?
-Orduan hori hola izengo zan. Kanpora jende asko juten zan orduan.
Justina: Hamabi anai-arreba giñan, eta gerraostian zeuan gosiakin nora... Geu be kriada egondakuak ga, e.
-A bai, e?
-Honbre!
-Eta nun?
Justina: Hementxe auzuan eta. Donostian'e egon nintzan azkenengo zerian eta. Eta familixan beste faltan zan tokin baten. Gure aiztia ez dakit zenbat urtian egongo zan [...] basarrittan. Eta gero haura ez dakit, eskolara edo, hurrengo neu egon nintzan eta. Amillletan'e bai eta. Eta gero anaiak'e holaxe, basarri-etxetan eta.
-Etxe inguruan. Mutil gaztiak ba, zeoze egiñaz, ganauak zainttu edo zeoze.
-Orduan familixa haundixak izeten zien baserrixetan, mutillak morroi eta neskak kriada.
-Bai. Geurian be bi anae egon zien segidan. Eskolara junaz, e. Hori txikittan. Behin sei-zazpi edo zortzi urte ezkero zeoze kobrauko zeben amak eta aittak edo; soldatia edo, lehenao soldatia izeten zan. Baiña eskolara bialduta, jaten emoten eta, asko ezingo zeben pagau basarrittarrak e.
-Toledora juatia urrin ez?
Justina: Bueno...
-Ezaunik edo ez zeben eukiko.
(...)
-Orduan jente asko juten zan, e! Oin kanpora kriada ez da juten, baiña orduan danak kriada juten zien, ez zeuan lanik eta.
-Toledo urrin dago baiña.
-Bueno, baiña... Harek erderaz, e. Gure ama difuntiak erderaz zekixen e...
Justina: Kastillano mordua etorri, Santanderguak, badakizu zelako kastillano mordua sartu zan hor. Haura ortuan eta, hari berbia emoteko bildurrez. Eta emoten jaue baten batek berba eta harek erak baiño hobeto jakin erderaz.
-A bai, e?
Justina: ez, zera.
-Zenbat denpora egon zan Toledon?
-Ez dakit hoixe. Urtiak pasauko zittuen, harik eta ixa ezkontzera zertu arte.
-Orduan hona bueltau eta orduan hasi zan Hotel Urolan lanian?
-Parientiak zian. Bai. Hango kozinia asko eingo zeban. [...]. Esaten dabe gurian harek ganaurik ez zabela ez soltau eta ez lotu ein; basarrixan. Zegatik bestela... Kozinerak orduan be jornala etara eingo zeben eta kobrau eingo zeben. Eta hemengo bodetan'e bai, e. Hemen bertako bodak eitten zienian, basarrixan eitten zien bodak, etxian, eta han beheko sutan, e! Badakizu beheko sua ze dan? Lehen tximinixia hemen zeuan eta egurrekin eta. Han be bodetako kazuelak-eta kabidu biheko zien nonbaitt edo.
-Eta kozinerak ekartzen basarrittara ezteixetarako?
-Bai, kozinerak ekartzen zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia