Antzuola (Gipuzkoa)

Gabonetan kapoiak etxe-jabeari

Gabonetan kapoiak etxe-jabeari Etxe-jabeari kapoiak ere eramaten zitzaizkion Gabonetan. Nola kapatzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxe-jabeari kapoiak ere eramaten zitzaizkion Gabonetan. Nola kapatzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozue kapoiak...
-Kapoiak Gabonetan. Kapoe pare bat.
-Kapoiak zeuek hazittakuak edo?
-Bai, etxian hazittakuak.
Justina: Hazten ez bazien gaitzerdi, erosi ein biher entregatzeko.
-Zelan hazten zien kapoiak? Zeoze espeziala ein biha jakon?
-Jan espezialik ez. Kapau eitten zien. Gurian amandria zan, koziñeria zan, baiña oillaskuak kapatzen be oso ona zan.
-Sekreturen bat zeukan horrek?
-Sekretua ez zan. Ohittutakuak eitten zeben hori, danak ez zeben eitten. Zegatik e atzia ipurdiko zer hortan ebai eitten zotsen. Eta gero hortik bihetza sartu eta arrautzak kentzen zotsen. Kapatzia hoixe da. Bestela oillaskuak pixkat bi hillabete ezkero kukurrukuka eta oillo ondoren hasten dia, eta kapatzia hori da. Eta gero kukurra haundixa bazeukan be denporiakin gastau eitten jakuen, horittu eta gastau. Eta gero kapoiak hazten zian ba hasarriak.
-Nik entzunda daukat illunetan edo hasi bihar ziela.
Justina: ez. Batzuk esaten dabe zaperua eta sartu eitten jauela.
-Bai, batzuk premixotan ibiltzen dien haundi horrek, derriorrian jota zaperua-ta sartu eitten [dotse], eta gero holakotxiak, premixotan eta ibiltzen dienak. Oin ez dakit. Oin be banaka batzuk ikusten dia, Santa Lutziatan eta saltzen dia.
-Baiña bestela zuek [...]
-Kapoiei emuten jakuen artua edo... Aparte eukitzen giñutzen oilluengandik behin zer batera ezkero, baiña...
-Baiña jatekua beti berdiña zan..
-Artua eta garixa edo.
-Derrior sartzen...
Justina: Hori egingo dabe tratantiak eta. Hortaraxe plazara dedikatzen dianak eta. Honbre! Eingo dittue.
-Bai, baiña guk ez. Pare bat eruan bihar izeten zien, baiña lau bat hazten giñutzen. Akabau igual eitten zien baten bat edo; hemen ganauekin edo dabillenian edo hemen ibiltzen zien, eta baezpada be. Eta beste bi harek orduan, onak baldin bazeren Santa Lutziara eruan eta saldu. Etxian ez giñuan kapoirik jaten, dirua bihe zan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia