Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko bizimoduaren aldaketa

Baserriko bizimoduaren aldaketa <p>Auzoan eman diren aldaketak. Lehenago lur-sail gehienak landu egiten ziren; egun, oso baserri gutxitan ereiten da ezer soroetan. Antzuolan larru-lantegiak egon ziren gerra aurretik eta baserritar asko bertara hasi ziren lanera joaten. Telleria, Olaran, etab. Gerra garaian "guarnizioneria" jarri zuen Telleriak. Antonio, bidezain bezala hasi zen lanean 35 urte ingururekin. Baserrietako bizimodua erabat aldatu da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoan eman diren aldaketak. Lehenago lur-sail gehienak landu egiten ziren; egun, oso baserri gutxitan ereiten da ezer soroetan. Antzuolan larru-lantegiak egon ziren gerra aurretik eta baserritar asko bertara hasi ziren lanera joaten. Telleria, Olaran, etab. Gerra garaian "guarnizioneria" jarri zuen Telleriak. Antonio, bidezain bezala hasi zen lanean 35 urte ingururekin. Baserrietako bizimodua erabat aldatu da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk zer esango ziñuke. Auzua zu jaixo ziñanetik hona asko aldatu da? Ingurua?
- Bai. Lehen dana labrau eitten zan. Eta oin gehixena, danak... labrantzaik ez dao. Hola puxketan bat, patatia edo geuk be badaukau eta, eukitzen dou, baiña bestela ez da ezer hartzen. Jendia lanera.
- Gutxi gorabehera ze urtetan hasi zan jentia kalera jaisten lanera?
- Bueno. Gerria hasi zanian. Hemen lau fabrika zeren. Kurtiderixak lehen.
- Zeintzuk?
- Justina: bata zera, Telleria, Olaran eta...
- Narrua zertzen. Orduan be jendia bazebillen, baiña gero gerria hasi zanian Tellerianian zera euki zeben, guarnizinerixia. Eta orduan gazte asko lanera joan zan orduan.
- Baserrixetatik?
- Bai, bai. Gu geratu giñen, baiña... Hementxe, basarrixan zeoze in bihar zala ta! Baiña...
- Baiña beste asko hasi zien lanera herrira jaisten?
- Bai, bai.
- Zeu zenbat urtekin hasi ziñan ba kamiñero?
- Ni hogeta hamabostekin. Bixenbittartian hementxe ibilli ta.
- Zeuen aurrekuak baiña basarrittik bizi zien, ez?
- Bai. Aitta difuntua gerratian ibilli zan kalian. Lana zeuan orduan kurtiderixetan eta haura lanian ibili zan.
- Aspaldi hasi zian basarrittarrak kaleko lana eta basarriko lana...
- Bai. Eta oin berriz basarrittik danak kalian dabitz.
- Justina: Ze basarrixan bakarrik ez dao.
- Ez, ez. Gure edadetik beherakuak, eta gure edadekuak jubilauta, baiña bestela gazte-jendia dana taillerretan dao. Lan asko dao hemen.
- Hemen fabrika pilla bat.
- Bai. [...] eta bertan ba bi milla lagun egongo dia? Lehen ba bajauta be egon da, baiña oin ixota dao.
- Basarritik bizimodua ataratzeko oin gaizki?
- Bai. Basarrittik ganauakin be ezin leike. Hortxe zeoze eukitzen dou geuk´e. Baiña jendiak jornaletik.
- Justina: Okela-txahalak oin dala hamabi urte asko ez zeuan, gutxi igual. Prezio berdiñian dao... Etara eizu kontuak ostian zela joan dan [...]. Pentsuak eta nora jun dian.
- Basarrittik ezin leike bizi. Batzuk badae. Antzuelan ez. Baiña hola basarri..., ganau asko eta ardixa-ta Altzetan be... Baiña Altzetan be lanian dabitz. Aitta jubilauta eta harek hantxe ibiltzen dia, baiña... Guretan ez. Guretan etxe ingurua garbi eukitzeko, zelai-puxketa batzuk badare eta haretxek garbi eukitzeko ba bi behi eukitzen dittugu. Eta beste bi txahal hazten baittue ba...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia