Antzuola (Gipuzkoa)

Gari klaseak

Gari klaseak Gari klase desberdinak. Bertako gariaren ezaugarriak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gari klase desberdinak. Bertako gariaren ezaugarriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gari-hazi diferentiak egoten zian, klase diferentiak?
-Bai. Lelengo bertakua dana. Gero kanpotik be etortzen zan, "goiz-garixa" dala eta. Hau kanpokua da, hemen bertako garixak ez zeukan /etzeukan/, honek bizarra dauka. Lehengo bertakuak bizarrik ez zeukan.
-Bizarra esaten dotsazu?
-Bizarra, horri ikutzen bajatzu latza dauka. Lehenguak ez zeukan bizar hori. Baiña harek be ba eukitzen zeban, lasto haundixa itten zeban eta makaldu igual itten zan, busti asko jo ezkero hala be, makaldu eta jausi igual itten zan. Eta jausi ezkero ez zeban ale..., alia ez zan ondo betetzen; okerra ekartzen zeban. Una batzutan behintzet jausi eitten zan. Eta gero sortu zan hau gogorraua. Lastua be puxkat gogorraua, eta goizago, puxkat lehenao heldu be batzutan-eta itten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia