Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-jotzeak izaten zuen lana

Gari-jotzeak izaten zuen lana <p>Gari-jotzea; lan gogorra izaten zen. Makinan jarduten zuten gizonei kafea, pontxea edo koparen bat ematen zitzaien, lanean jarrai zezaten. Lan zikina izaten zen; nola garbitzen ziren. Amaitu ondoren, makina hurrengo baserrira eramateko prestatu behar zen. Makinaren "darda-izuak" ganbaran. "Bandixua".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzea; lan gogorra izaten zen. Makinan jarduten zuten gizonei kafea, pontxea edo koparen bat ematen zitzaien, lanean jarrai zezaten. Lan zikina izaten zen; nola garbitzen ziren. Amaitu ondoren, makina hurrengo baserrira eramateko prestatu behar zen. Makinaren "darda-izuak" ganbaran. "Bandixua".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan jari joteko makinan beti ipintzen zien gizonik onenak?
- Onenak, onenak. Eske... Baiña hautsa! Harek zela geratzen zien ikusi in bihar zan, e! Dana... Hortarako ba kafia eta pontxia esaten jakona, lehen horrek esan dabena, pontxia. Gozatuta edo. Baitta kopia be bai. Harei emuten jakuen ba abuentau deixen. Eta gero bukatutakuan, bueno, bestiak be ahal dana eitten zeban, baiña. Basarrittan nola dutxaik ez zeuan, ba emuten jakuen ba izara bana, eta juten zien ba jeneralien ganauteixaren atzian edo egoten zan lekua hola garua ta. Ta hara juten zien, emuten jakuen baldetan ura, balde haundi batzuk. Ura emuten jakuen, eta han jaboia edo, eta izara bana. Eta han garbitzen zian harek. Garbittu ta preparau bihar zan makinak kargau ta beste etxera eruateko hurrengo egunerako. Bai, burdittan kargau, lehenengo motorra, zeatik eze gure soziedadia motorra zan astuna motorra be, gasolindun motorra. Beste soziedadiak elektrikua zeukan. Baiña guriak zeuken astuna oso, eta matxakia, berriz, ze esanik ez, harek pixua. Askotan ganbaria be puntaliau itten zan, e! Haren golpia, dardarizuak. Bai, bai. Gure basarrixan be ipintzen jakon puntalia bat porsiakaso, ipintzen jakon ganbariai. Ataixan parian euan eta ataittik puntale bat ipini ta. Bai.
- Eta gari-jotzia, orduan, nun izaten zan, ganbaran bertan?
- Ganbaran. Bai, basarri danak dauke. Eske lehen ez zan bandixua, baiña gero hasi zien bandixua derrior komeni zala makinakin eta, eta bandixuak etaratzen hasi zien atiak ba txapitula gora etara teillatua; teillatua, berdin zeuan teillatua ebaki eta jaso teillatua. Eta gogortu puntaliakin eta atia etara, azpixan atia etara ganbaretara. Oindio basarri askotan dare. Lehen-lehen ez zeuan /etzeuan/ basarrittan hori. Hainbeste nezesidade ez zeuan zeatik eze forrajia be ez zan hainbeste sartzen eta ez jakon /etxakon/ hainbeste inportantzia emoten, baiña gero bai. Gero hori basarri gehixenetan. Eta bandixuan esaten jakon horrek, ba eitten zan hori lan hori, zeatik eze barrurako, abitaziño parerako ta ez zan egokixa izen be hori. Habitaziño parian egoten zan ba artua sikatzen, babak sikatzen, garixa kutxetan. Eta, bueno, baba beltza be asko hartzen zan, gari artian hartzen zan baba beltza be. Eta ixa urte guztian baba beltza edo baba gorrixa egunero jan bihar zan. Eta horrek ba basarri danetan egoten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia