Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-059-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 04a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: ANT-059/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Astian zihar eskolia amaitzen zanian arratsaldian?
Cecilia: Jolasian.
-Bai, pelotara eta. Gero hortxe plazan txirringilletara. Zela esaten jako hari? Izena be ahaztu jat.
(...)
-Gero intxaur-denporan eta. Intxaur-denporan "potxo-potxoka", eta beste zeroi...
Cecilia: Guk basarrikuekin hor, guk hartu bihar izeten giñutzen lurrian zeretzen intxaurrak. Eta itxuria harek hutsak izengo zien.
Kontxita: bai, geixuak.
Cecilia: Eta esaten gontsan "saltakaiñuak", saltoka. Eta klaro, potxo-potxoka eitteko harek salto eitten zeben, ezin sartu zuluan. Eta basarrittarrak zeukanai esaten gontsan "madria", bla! Eta betia. Eta eskolara juandakuan igual jakin ez harek haura, leziño haura edo, problema haura edo. "Erakutsiko dotsut, baiña intxaur "madria" ekartzen bozu". Ekarri eta guk erakutsi. Bai ba, trukia.
-Holaxe pasatzen zan denporia. Intxaur denporan intxaurrekin.
-Zer egoten zan, sasoi bakoitzian jolas bat? Intxaur denporan...
- Intxaur denporan intxaurrekin. Intxaurra bai, eta zuk haura joten, haura joten bozu zeuretako intxaur haura.
Cecilia: Bai, zuluan sartu edo, gerturatu edo.
-Ez, jo, jo in biher.
-Garizuman ze jolas eitten zenduen?
-Garizuman? [...] Elizan.
-Txirikilliakin edo?
Cecilia: Kalderonka guk esaten gontsan.
-Ze izeten zan, urte guztian edo?
-Cecilia: Ez eukitzen zittuen bere epokak, tortoloska neskak eta.
Kontxita: Bi harri, eta hola ipiñi, eta bat hola txikixa bi puntakin, eta haundixakin tak! Salto ein zerian, ahal bazan pasau, baiña bestela gertuen. Eta hemen baldin bazan txikixak, txikixak egoten zien asko eta. Zenbat esaten dozu? Eta txikixak berrogeta hamar igual edo hogei. Haundixak baldin bazien ez ziñalako harutz aillegau, ba haundixa halako palua izeten zan eta bestia halakua. Harekin be guk asko...
Cecilia: emakumiak, gehixao emakumiak nik uste dot. Mutillak ez dakit ibiltzen ziñaten kalderonka.
-Bai, bai. Bai uste dot. Guk pelotan eta. Pelotan gehixao.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!