Domu Santu Eguneko ohiturak: olatak eta "argi-ogixa" hilarrira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Domu Santu Egunean olatak eramaten ziren hilarrian. Hiru puntako opiltxoa izaten zen olata. Hilarrian olata eta "argi-ogixa" lagatzen ziren; abadearentzat izaten ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 06a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ANT-057/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Domu Santu edo Santu Guztien Eguna
Transkripzioa
- Olatak izeten zien Domu Santutan elizan. Oseake, hildakuen hilla izeten zan, ezta? Domu Santu hil hori hildakuena. Eta orduan eitten zian, ba, hildakuendako mezak eta gauzak. Eta "sepulturia" esaten jakon kuadrotxo bat familixa bakoitzak zeukan elizan. Familixa bakoitzak kuadrotxo bat. Eta kuadrotxo horretan ipintzen zan orduan [...] olatia esaten jakona, hiru puntako --oin be eingo dittue, [...] ez dakit--, hiru puntako opiltxo bat, eta beste txikitxuao bat iguala. Eta harek eta argizarixa --argizarixa, hola batutako hori, ta--ipintzen zian sepulturan. Eta gero harek abadiandako izeten zien.
- Olatak?
- Bai.
- Ogi harek abadiandako.
- Eta esaten dozu bi olata lagatzen ziala orduan?
- Bai.
- Olata huandixaua ta txikixaua.
- Bai, bai.
- Bai, olatia ta argi-ogixa.
- Bai, bai.
- Olatia ta "argi-ogixa"?
- "Argi-ogixa" esaten jakona, "argi-ogixa"...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!