Baserritik kalera lanera
1920ko martxoaren 20an Goikoetxe baserrian jaiotakoa. Irimoegi auzoa nolakoa zen. Baserri inguruan dauden beste baserri batzuk. Baserrietatik jendea noiz hasi zen kalera jaisten. Josefa 1936an ekin zion herrian lanari.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 06a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ANT-057/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- ... ze urtetan...?
- "Veintidós de marzo del año veinte".
- Ta ze auzotan? Edo basarrixan...?
- Bai, hantxe jaiota, bai, Sarasketan.
- Ze izen daka?
- Sarasketa. Bueno, Goikoetxe edo Sarasketa-goiko, bixak esaten [...]. Honena Sarasketa da, eta gero, guria, ba, Goikoetxe... Goikoetxe lehen. Oin Sarasketa-goiko... Goikoetxe. Goikoetxe.
- Sarasketa [gero].
- Bai, bai, Goikoetxe.
- Zuendako beti Goikoetxe?
- Bai, bai. Bai, bai, Goikoetxe. Oin be nere semiak esaten [...] Goikoetxe, Sarasketa, hola ibiltzen dia hemen.
- Esaten dozue, baiña, zeuen basarrittik gora oindiokan beste basarriren bat be badaola?
- Ez, hor ez. Gero atzera bueltan bai, baiña ya horrek Urretxu aldera ta beste... aizpurutxo aldera ta... ya horrek bueltan. Horrek bueltan. Guretik gora ez dao beste basarririk.
- Eta auzua? Ze auzotan dao?
- Irimoi, Irimoi auzua.
- Eta zelan gogoratzen dozu zuk Irimoi auzua umia ziñanian edo gaztetan? Asko aldatu da?
- Zela gogoratuko dot, ba? Aldatuko ez zan, ba? Bueno, bueno, bueno... Aldatu dana! Dana aldatu, dana aldatu.
- Basarrixak orduan danak egongo zian bete-beteta, ez?
- Bai. Soruan be illaran arta-jorran ta arbi-jorran ta danak illaria, jente pillia orduan. Eta gero, gerriakin ta lanakin ta historixiakin gero iñobe [bae] ixa geratu. Gu bezela fabrikara jende asko alde zan, ta gero etxetan, ba, poliki-poliki bajau jendia ta labrantzia gutxittu.
- Eta jentia... gerra ostian hasi zan fabriketara-eta jentia?
- Bai. Gerra-denporan be bai. Gerra-denporan be... Oseake, ni hasi nitzan lanian, veinte... treintaiseisian.
- Justo gerriakin batera?
- Bai, horixe, treintaiseisian.
- Eta auzua, esaten dozu, asko aldatu dala. Basarrixak lehen danak egongo zian beteta...
- Lehen basarrixak danak beteta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!