Antzuola (Gipuzkoa)

Gabonak baserrian: jatekoak; ohiturak

Gabonak baserrian: jatekoak; ohiturak <p>Gabonetan, intxaur-saltsa. Paella, konpota... Etxetik kanpo neskame, morroi zegoena ere egun horietan etxera itzultzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabonetan, intxaur-saltsa. Paella, konpota... Etxetik kanpo neskame, morroi zegoena ere egun horietan etxera itzultzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, esan dozu hori, intxaur-saltsia Gabonetan eta ilusiñua ta…
- Bai, diferentia zeoze.
- Ze jaten zan, orduan bakarrik? Gabonetan? edo…?
- Ilusiñoik haundiña, ollo haundin bat,… ollon bat hil ta haren saldiakin paellia.
- Ene!
- Puuuu! Haura jateko…! Bueno! Haura aberastasuna zan! Paella, gero konpotia sagarrekin indda edo madarixekin, eta gero intxaur-saltzia ta ba… “eso es lujo!”.
- Orduan halako zelebraziñuetan janari espeziala be ipintzen zan, ez?
- Bueno… bai, bai. Orduan gabonetan-ta danak juntatzen zian ta… bueno!
- Ze izaten zan? Etxera, basarrira, jentia etortzen zan? Senidiak?
- Bai, bai, bai, hori da. Hori da. Kanpuan zerbitzen-edo batenbat baldin baeuan, ba, haura be etxera, gabonak pasatzera… ta, ba, holaxe!

Egilea(k): Olatz Abasolo (Ipintza institutua) , Aritz Kortabarria (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia