Gariaren inguruko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gariaren inguruko lanak, gogorrak. "Matxakia". Ume-umetatik baserrian lanean. Gari-ebatea; gari-jotzea... Auzolana. Gari-jotzearen inguruko azalpenak. Kapelak erabiltzen zituzten garia jotzeko eta ebateko garaian. Gari-jotzea egiten zenean, afaria egiten zuten auzolanean jardundako guztien artean. Zer jaten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:04:30
- Erref: ANT-055/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Eta gero garixa... lan asko daka garixak, ez?
- Eeeene! asko, asko, asko, asko, asko! Haura... lehenengo matxakiakin alia lastua kentzen jakon, gero garbittu tornuan itten zan ta azkenerako lan asko. Lan asko. Baiña famelixia haundixa egoten zan ta, ba, bueno, dana bata bestiakin...
- Inportantia zan garixa eukitzia, ez?
- Hori, hori. Bai, bai, bai, etxe danetan, etxe danetan, basarri danetan.
- Zeuek umetatik pixkat ezautu zenduen baserriko lana... garixa, adibidez, garixa ereitteko orduan edo jorratzeko orduan, umetan be parte hartzen zenduen?
- Bai, bai, bai.
- Oseake lan... gurasueri lagundu bihar?
- Buenooo! Biheko! zeatik gari artian bedar txarrak be urtetzen zeben, harek kendu in biher izeten zian ta hantxe erekin batera. [Umiei, umiei ya] hasten zien, e? ume-umetatik, lehen esan dana. Guk ez estudixoik, ez karreraik, ta ez zerik ez giñuan baserrikuak, en jeneral, gutxik e. Batzuk bazian josten ikisten zebenak-eta, baiña gu ez giñuzten bialdu hartara be ta ezebez.
- Orduan umetatik biharrian ez? lanian?
- Bai, buenoo! biher gogorra, gaiñera, basarrixan, zeatik ganauen satsak etaratzen ta gero harek zabaltzen ta... bai.
- Garixa, adibidez, garixak ze lan daka? behin julixo aldian moztu...?
- Bai, eso, eso. Moztu. Moztu ta gero ba sekatzen laga biher jako /bijako/ pixkat. Ta gero sekatutakuan, ba, trillau; motorra eta matxakia ipintzen zan eta gero auzuak, hori, lau-bost etxetakuak alkarri laguntzen otsen.
- Auzolanian itten zenduen?
- Bai, auzolna, eso, auzola, auzolana.
- Eta ze izaten zan, lehelengotik batenbaten baserrira juan ta han lagundu ta...
- Bai, nun lehelengo gertu zeuan, ezta? haraxe. Ta hurrengo beste etxian, beste etxian... sei-zazpi etxe alkarri auzolan laguntzen otsen.
- Aldia egoten zan toki batzuetan lehenau…
- Hori, hori, hori, eso, eso. Bai, lehenau heldu.
- Bai?
- Bai, lehenau heldu ta lehenau preparau. Ta gero han lehenengo hasten zan ta holaxe.
- Eta ze izaten zan orduan inportantia bero asko egotia edo..?
- Bai, bai, bai. Eta gero haura zan tristia, berua zenbat ta haundixaua ta hobe, ezta? Eta bueno...! gero dutxaik garbitzeko ez, etxien urik be ez eta ke mier... Ointxe arte belarriko zulotan gari-joteko hautsak! E? Bai! Klaro! Dutxaik iñun be ez zeuan. Pentsau be ez!
- Eta hauts asko itten zan?
- Bai, bai, bai, garixak hauts asko dauka, zikin asko dauka. Hori lehen hemen hiru denda zian ta azkenian geratzen zian gari-joteko denporan kapela barik. Kapelak. Esos, kapelak. Emakumiak ta gizonezkuak´e bai, burua zikindu ez dein o euzkixa hartzeko. Bai, bai.
- Esaten dozu kapelak, baiña hori gerraostian, ezta?
- Bai, gerra aurretik´e bai, kapelia betik erun da, zeatik bero haundixakin in bihar dozu /biozu/ lan hori kanpuan, kanpuan.
- Ta zelakuak zian horrek?
- Kapelak? Lastozko kapelak. Bai. Eta horrek buruan jantzi ta ba euzkixai edo hautsai edo eutsi, bai.
- Dana dala, lan haundixa zan, baiña gero entzunda dakat, ez dakit, zelebraziño moduko bat be itten zala garixa jotzen zanian.
- Bueno, afaixa, afaixa, bai, baiña kantsauta eoten zan jentia, e? Baiña afaixa zer? Pues baiña-patatak eta gero gaiñian “arroz con leche”. “Arroz con leche”, hori be... pues...
- Gozua.
- Etxeko esnia, “arroz con leche”. Ba! hoixe afaixe!
- Eta izenen bat zekan afari horrek?
- Bai, zera! Ez, ez, ez.
- Galafarixa edo?
- Bai, gari-joteko afaixa, gari-joteko afaixa, bai. Ba... zortzi... ze zortzi? hamar bat hamabi bat lagun juntauko zia, zeatik batzuk ekartzen, beste batzuk pilatzen ta... ba beruakin indda hobeto ta aguantau in biher beruakin.
Egilea(k): Nerea Irastorza (Ipintza institutua) , Unai Kortabarria (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!