Antzuola (Gipuzkoa)

Ikatza Bergaran saltzen zuten

Ikatza Bergaran saltzen zuten Ikatz asko egiten zuten eta Bergaran saltzen zuten. Lapurren inguruko kontuak.
Ikatz asko egiten zuten eta Bergaran saltzen zuten. Lapurren inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan ikatz-burdikarak...
-Bai, Bergara erun, Bergara eruten zien iketzak. Iketza asko itten zan.
-Zein joaten zan ikatza saltzera?
-Ba anaia.
-Bezeruak zekazen?
-Bai, bezeruak eukiko zittuen, anaia juten zan behintzet. Eta ordun e lapurrak bazien, ez gaur bakarrik. Gure anaiai etxera zetorrela bidian erten otxen, hori Irutxaboletatik gora erten otxen lapurrak.
-Bai, e?
-Bai. Eta ihes ein guriak; eta Ameztiko itxeburutik gora etorri eta itxera, eta ganaurik ez. Baiña ganauek zentzuna euki ordun e; erak etorri, zu, etxera.
-Ikatzan dirua kentzera igual?
-Bai, iketzan dirua kentzera. Eta ordun itxekonak, bi bizitzakua zan gure basarrixa. Eta bi bizitza aparte. Itxekon aitta eta ama etorritta eta; ze pasau ete zan, eta larri. Eta gure Eugenio, ene!, haren estuasuna eta zeta-ta, eta ganaurik ez agiri, eta halako batian zain eta zain, eta batzun batzuk ganau eske jun biheko zabela..., erak etorri ganauak. Erak etorri ganauak.
-Orduan lapurrak ibiltzen zien?
-Bai. Ibiliko zien, hari erten otxen behintzet eta.
-Orduan ikatzen diruakin bueltauko zan eta.
-Dirua ba, dirua.
-Orduan dirua etzan larregi ikusten...
Pakita: Justoko gauzia izengo zan, orduan diru faltia euan eta.
-Diru faltia egongo zan orduan e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia