Antzuola (Gipuzkoa)

Alfontso XIII.a Antzuolan

Alfontso XIII.a Antzuolan Kale-baserriak. Alfontso XIII.a Antzuolatik pasatu zeneko kontakizuna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale-baserriak. Alfontso XIII.a Antzuolatik pasatu zeneko kontakizuna.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Antzuelan kalian jendia bastante ondo bizi zan. Kale-basarri hortara be bai. Ganaua askok zeukan kalian. Eta ortuak be bai. Eta baten haura, Txorixa, Txorikuak, hiru behi etarata badao etxeaurrian; karretera jenerala, aurrian, e!, Deskargatik behera datorren Bizkairako hori, eta beste kotxeik ez zan pasauko denporale haretan-eta, Alfonso Trese orduantxe goittik behera, seguru. Saludau ei zeban hola basarrittar moduan. "Joe, ganau edarra daukazu", seguru, esan ei otsan, erderaz, baiña. "Ganau edarra daukazu; hori behi hori ez da txarra be izango hori", seguru. Eta ona izan, eta antz emon, seguru, Alfonso Tresek.
- Eta zetan zebillen ba?
- Alfonso Trese pasuan jungo zan Bibora-edo. Nik ez dakit nora jungo zan. Kasualidadia haura tokatzia. Beste automobillan figuraik ez zan pasauko, eta Alfonso Trese tokau.
- Tomasa: Donostiatik etorriko zan.
- Haura Donostiatik Bilbora-edo. Baiña, seguru, behixai be igarri, seguru. "Behi onak dauzkatzu, e, gizon!", esan i otsan.
- Txorixa esaten otsen.
- Bai. Basarrixak zaukan Txorixa izena eta gero gizonai be Txorixa esaten otsen.
- Tomasa: Txorikua.
- Haura etxe haura desparezidu da ointxe. Ia zero. Dana desaparezidu da haura etxe haura.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia