Antzuola (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Gariaren inguruko lanak <p>Gariaren inguruko lanak. "Gari-jorra", gariaren artean hazten zen oloa ateratzeko egiten zen. Garia auzolanean jotzen zen. Herritik ere laguntzera joaten ziren. Gari-jotzea amaitu ostean, "galafaria" egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gariaren inguruko lanak. "Gari-jorra", gariaren artean hazten zen oloa ateratzeko egiten zen. Garia auzolanean jotzen zen. Herritik ere laguntzera joaten ziren. Gari-jotzea amaitu ostean, "galafaria" egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixa erein eta... noiz izaten zan hori?
- Garixa ereitten zan... dizienbrian edo?
- Hor inguruan.
- Hortxe inguru hortan nunbaitten izango zan.
- Ta zeintzuk izaten ziran... garixa erein eta handik hillebete batzuetara ya hasiko zan ernetzen...
- Ernetzen hasten zan, eta gero, ba, jorratu biharrik-eta garixak gutxittan eukitzen zeban. Bedar [askotzarik] ez zan egoten. Gero azaltzen zian olua ta horrek, burua hazten jakonian, ta orduantxe etara bihar izeten zeben.
- Bai? Txarra da olua edo...?
- E?
- Olua txarra da garixa [...]?
- Bai, bai, bai. Olua diferentia da.
- Komeni da kentzia, ez?
- [haura kentzia]. Orduan, eitten zan, harek azaltzen zianian, gari-jorria esaten jakon. Baiña kurioso ibili bihar!
- Eta zelan eitten zan gari-jorria? Zeoze tresnaren bat erabiltzen zenduen?
- Ez, ez, ez, ez. Tira eindda etara, tira eindda etara eitten zian.
- Eta izenen bat zekan horrek? "Esku-etena" edo zeoze...?
- E?
- Moduren baten esaten zetsazuen horri?
- Ez, ez. Zela izeten zan... konparaziñorako, hazi bat igual izengo zan, ta harek zekarrena tira ein ta etara. Eta batu. Pillatu ta...
- Eta hori be aprobetxauko zenduen zeozetarako.
- Bai, haura be ganauentzako izaten zan; sustarra kendu ta ganauentzako.
- Eta garixa ya, hemen inguruonetan, noiz egoten zan helduta?
- Garixa ez dakit, ba, nik ze sasoi izeten zan...
- Julixo inguruan edo...?
- Bai, inguru hortantxe izen bihar, Santiago inguru hortantxe izen bihar.
- Eta gero bihar haundixa eukitzen zeban, ez?
- Bai. Etortzen zan, jendia ibiltzen zan... Bi zeretan egoten zan. Hemen behian lasterrao heltzen zan, ta goiko basarrittan beranduao. Ta goiko basarrikuak etortzen zian behera atzera gero gora juteko. Neu be ibilitta nao goiko basarri baten azau zerak lotzen, garixa lotzen.
- Auzolanian eitten zan...
- Auzolana bezela. Baiña gerora ez zeben nahi izaten, zeatik hemen, kalian be bazeren, hola, zekixenak, eta lanari lagatakuan gustora juten zian, afari bat izeteatik be, e! Gustora juten zian.
- Garixa ereitten zanian, akordatzen jatzu, holan, afariren bat edo eitten zan?
- Galafarixa-edo izeten zonan. Gari-afarixa edo, bai.
- Hori ze izaten zan, garixa ereindakuan ala ya...?
- Ez, ez, ez, garixa akabautakuan.
- Akabautakuan...
- Akabautakuan. Garixa ereittia akabautakuan. Ez, gero, gari-jotekotan ta afarixak onak egoten ziran.
- Bai?
- Klaro! Kuadrillak juntatzen ziran ta. Auzoko... auzokuak ez, soziuak. Gurian benepein juten ziran. Zeuzken, ba, bostek edo seik zeukan makinak-eta erositta, ta...
- Bai, lehen esan dozuna, ez? Sozidade...
- Bai. Ta gero haretxek juaten ziran. Ta afarixa ona.
- Sardaua ta bakillaua, edo ze izaten zan orduan? Halan, afari ona...
- Ba, baitta oillua hildda be. Oilluak hil ta saltsan ipinitta be egoten zian. Ba, "halakuak ez dau arrautza..." Gure ama zan... bueno! "Halakok ez jon, ba, arrautza asko eitten. Horixe [horreatik] gari-jotian-edo hil bihar jonau", ta holakotxian hil ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia