Antzuola (Gipuzkoa)

Erromeria Uzarragan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeria ezaguna Uzarragan. Inguruko herrietatik ere jende asko etortzen zen. Erromeriak galtzen noiz hasi ziren. Gerora, herriko plazan egiten zen dantzaldira joateko ohitura. Kanpaien izenak: aramaitakoa, angelusa, etab. Lehenengo autoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Uzarragan jente asko egoten zan orduan.
- Eske len Uzarraan...
-E rromeixia ikaragarrixa. Elusu, Plazentziako jente asko etorten zan, Eibartik be uda partian jente asko egoten zan Antzuolan. Orduan euan abadiak ba horko jentiakin amistade haundixa eukan eta jente asko egoten zan.
- Eta honek erromeixa honek, Azaldittakua ta Uzarrakua eta honek noiz hasi zien galtzen? Zenbat urte dien, asko izango dia, ez?
- Bai. Uzarrakua gerra aurretxuan edo hasi zan galtzen.
- Ohitturak galdu zielako ala bestela?
- Gerra aurretxuan ez, gerra ondorian izengo zan. Geuk euki giñuan Uzarran azkenengo, hogeta hamar mutillek-edo, jaixan pezeta bat botatzen giñuan. Bai, gerra ondorian. Pezeta bana botatzen giñuan hiru auzotako mutillak eta kitto, erromeixia dantzia pagau biharrik ez. Danon artian eusten gontsan soiñujoliai, Alejandro ta. Alejandrokin eukitzen giñuan konpromisuoi eindda, bera ez zanian ba besten bat ekarten eban, berak bialtzen oskun. Gero Uzarra gastau zanian, kalera hasi giñan, kalera gero, soiñujoliakin. Lengo sozioko mutillok atzera berriz juntau giñan eta. Hogeta hamar lagun, danak ez giñan dantxarixak izengo, baiña gehixentsuak dantzarixak be, han parte eukenak. Badakizu hogeta hamar mutil... plazia bete eitten zan. Hogeta hamar mutil asko da, hogei izenda be. Danak ez zien beti jungo baiña hogei izenda be. Plazan hogei mutil dantzan hasittakuan korro dezentia eitten da, e!
- Erromeixia izeten zan bakarrik?
- Bai, Uzarran erromeixia.
- Gabian, atsaldian?
- Bai. Aramaittakua jotakuan etxera.
- Zer? Hamabixak aurretik?
- Amaittakua. Anjelusa. Amaittakua esaten jakon.
- Eta hori ze ordutan izeten zan?
- Ointxe istantzian, laster joko dau.
- Bai?
- Uzarran joko dau, segitzen dau joten. Anjelusa.
- Nik Anjelusa bakarrik eguardikua.
- Aramaittakua. Illuntzikua, goizian egunsentixan be bai eta oin'e bai.
- Hiru Anjelus joten die egunian?
- Lehen joten zien eta oin joten dabe eguardixan eta illuntzian joten dabe. Len Antiguan be joten zan len, zuek ez zate akordatzen? San Martzalen'e bai ta, San Blasen ez dakit. San Martzelen'e joten zan len. San Migelen'e bai. Uzarrak segitzen dau. Istantzian...
- Osea, orduik ez dauka?
- Istantzian.
- Orduan hasi erromeixak noiz itten zien?
- Atsaldian, denporaz samar hasten zan.
- Istantzian. Orduan gabaz eta ez zan...
- Bai... Orduan e.
- Afaltzera etxera, ezta?
- Itten zien afarixak eta. Uzarran meriendak jaiero. Kuadrillak, dana beteta egoten zan.
- Erromeixia ez egon arren?
- Uzarrara etorri zan san Juan txiki egun baten Bergako txofer bat, Urbano, lengo bide zarretatik kotxiakin ixo eban, eta hirurogetaken bazkaixa Uzarran, orduan haura etorri zan. Elusura joan zan Uzarratik gora, eta Elusura juan zan eta Elusuko Labiako andria, sekula automoillik ikusi barekua automoillian ebali eban. Lelengo sartzeik nahi ez, danak hartu aidian eta sartu gaiñian eta han Bentako gaiñian uste dot ebali ebela andrioi kotxian.
- Billurra-edo?
- Bai ba, sekula ikusi barik eta. Baiña jun in bihar zan, e, hemendik Uzarrara lehengo bide zarretik gora ixo eban harek e, ez euan kamiñoik eta, bide zarretatik zihar.
- Eta gero Uzarratik Elusura nundik buelta jun zan ba?
- Ba hortxe, nunbaittetik. Harek hirurogetakak, bost duro aginduta Tomas Iñarrak hona etortzen bazan, eta bestia etorri ta. Sekula igo barik zeon Uzarrara. Etorri zan behintzet eta. Hartu bizkarretik eta txanpaiña emun otsen eta. Orduan txanpaiña zan e, bueno... Gaur inportantzia haundirik ez jako emoten baiña orduan txanpaiña [...] gauza haundixa zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia