Antzuola (Gipuzkoa)

Antzina, alde guztietara oinez; trena

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jendea lehenago oinez ibiltzen zen alde batetik bestera, feriara, esate baterako. Trenak ere garrantzi handia zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Azkenian jentia gehixenbat trenian ibiliko zan.
-Trenian. Trenian edo oiñez. Oiñezkua, bueno, Bergara ta sekula pentsau bez. Gu errez juten giñan e, hemendik Bergara jutia ez zan ezerre. Bergara makiña bat bidar joanda gare, baitta Villafrancara be, orduan ferixia haundixa eiten zane ta. Villafrankara ferixara junda behixa erosten bazan be, behixakin danba-danba sokatik etxera. Eta ni junda nao nere denporan be bai, Elutzakuak bihor bat euken saltzeko eta, Pedro Migel eta bixok, Pedro Migel hil zan, Roken aitta. Bixok joan giñan behorrakin Villafrankara eta ez giñuan saldu. Eta gero Pedro Migelek puxkat kalenturia be baeukan eta neuk esan notsan, jun zaitte, neu etorriko naiz bakarrik. Ez giñuan saldu eta atzera harekin etorri bihar. Atzera harekin etxeraiño. Usauta holaxe, ez jakun miraik irixten. Urrin eta bai baiña jun bihar danian ba kitto, etsi eta jun in bihar.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia