Antzuola (Gipuzkoa)

Trenbideko kaltzadoreak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Trenbideko kaltzadoreen karroa. Nondik-nora ibiltzen ziren materiala ekartzen; trenbidea zaintzen, konpontzen; etab.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni Kaxetako tren txiki hartan ibilitta nao Gervaxiokin eta. Goittik behera tuneleraiño etorri eta gero gora taka-taka jaso eta berriz. Trena ez, karruan moduko zer bat zan, txikixa.
-Mesillia, galtzadorienak horrek.
-Halakon bat izengo zan. Gero holako zer bat zeukan, eta haura jaso eta bajau eta berriz Kaxetara bueltau giñan.
-Bai, baiña hori ez zan, makinaik eta ez zeukan.
-Ez, ez. Ezebe.
-Horrek zian, mesillak zian horrek. Trabiesak partitzeko, eta alde batetik bestera juteko eta karro batzuk zien horrek, mesillak esaten jatenak, galtzadoriak, bertako langilliak ibiltteko. Osea ke [kargetan] euken aparkadero bat. Han sartzen zien eta etortzen zien. Honaiño ez, kantoia euan honaiñotxekua eta gero hemendik Bergara beste batzuk, Mekolaldera, ipiñi kruzia, bata bestiakin grupuak. Kaxetakuak pasia eukan hona artekua, eta Deskargatik honaiño etorten zien [...] trabiesak partidu bihar bazittuen eta materiela ekarri bihar baeben, dana ipiñi han eta behetik gora norberak eruan biher, soka bat holaxe hartuta trabes ipiñi egur bat eta karrillian, norbera plantxan eta tra-tra-tra, edarto ibiltzen zan haura. Bultzaka errez juten zan, baiña jun ein bihar.
-Eskerrak aldapa haundirik ez dagonai.
-Ez, honek aldapa txikixa dauka. Dos por zientua edo holaxe dauka bakarrik. Unan baten, kurban baten zeoze gehitxuao euki leike baiña. Estaziñuan danetan zero. Estaziñuan berdin. Estaziñuan ez dabe amititzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia