Antzuola (Gipuzkoa)

Trenaren inguruko gertakizuna

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Trena deskarrilatu zeneko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Periodikuak be anunziau dittu, periodikuak be historiala-ta horrena. Esaten dabe trena, izan biher eban "catorce de julio" deskarrillau zana. Eta orduan oin baiño, azkenian baiño trena inporantiaua euan, kamiñuan jente gutxiao ibilliko zan eta danak trenez. San Fermiñetara Panplonara juteko jentia etorren goittik behera, eta kotxe-kamak eta danak euzkan.
-Inportantia orduan.
-Hamen estaziño hontan euan orduan agujia trenai zertzeko, aparkatzeko. Jente asko. Deustuko alkatia eta min hartu eben, geurian egon zien, hemetxe egon zien.
-Zer, ospital moduan edo?
-Ospittal moduan ez. Gero norabaitt etxetara jaso bittartian ba geurera jaso ta hementxe gurian.
-Eta ze pasau jakon trenai, deskarrilau edo...
-Agujia, ez dakit ba nik, agujia gaizki ipiñi edo zeoze ein eta. Goittik behera erten dau, erten bere karrilletik, erten eta goittik bera.
-Hilddakoik eta ez zan egongo?
-Bat uste dot hil zala, orduan momentuan ez baiña bat hilda bai. Eta bestiak grabe beste batzuk. Bat arabarra be bazan eta beste bat Bilbokua. Deustuko alkatia bat hemen egon zana eta beste bat "un tal Braseras", gizon famaua. Hemen ein otsen kurak eta.
-Eta hori ze urtetan izen zan?
-Ez dakit ba nik. Hola buruz esateko ez daukat. Konserbatzen dok handik bialdutako faktura bat, hemen egon zien istantzia (estantzia), konserbatzen dok, hemen egon zien, gero konpaiñiak pagau euen hemen egon zien bittarteko istantzia. Eta batek propiñia emon eban azkenian ondo tratau ebelako, berak partikular. Baiña bendak eta bertan, izarak apurtuta izarakin ein bendak eta.
-Ez zien egon be eingo.
-Egon eingo zien baiña nun. Eta gero "sábanas" eta "tantos reales" ta. Hor dao papel bat ordukua, konserbatzen dana.
-Eta hori pagau ein zotsuen zuri?
-Bai.
-Zeiñek pagau zotsuen?
-Konpaiñiak. Bilbotik etorri jakun hemen egon zieneko denporakuak. Pagau ei eben, ni ez nintzan artian, jaiotzeke nenguan, ezta.
-Orduan urte dezente die orduan.
-Urte asko, urte asko. Oso tren inportantia.
-Zer zien, literak?
-Kotxe-kamak, kotxe-kamak eta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia