San Pedro egunean jokoak egiten ziren; musika egoten zen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-028-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Pedro egunean jokoak egiten ziren: zaku-karrera; maleta-karrera... Filarmonika eta panderoa.
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Deogracias
- Data: 1998(e)ko ekainaren 14a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ANT-028/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Eta gero san Pedro egunian atsaldian jaixak, jokuak. Kaskara-jokua eta zaku-karreria eta asto-karreria, eta beste bat izeten zan maleta-karreria. Oin ez da ikusten hori, baiña lehen asko eitten zan maleta-karreria. Zuek ez dozue jakingo...
-Hori zer da, disfrazena moduan?
-Bai. Maleta bat erropaz beteta ipintzen zan bakoitzai, eta gero zeiñi tokatzen jakon, harek biaje bakoitzian erropa bat jazten zeban, eta zenek bixkorren, zein bizkorren jazten zan, zein onduen, harek irabazten zeban. Maleta karreria askotan eitten zan. Oin ez, hamen ez da itten.
-Maletako erropa danak jantzi bihar zittuen?
-Bai.
-Nik ikusitta daukat hori.
-Oin-oin ez da itten. Eta zaku-karreria be oin zakuak billatzia be kosta eingo litzake.
-Eta asto-karreria be bai, ez?
-Baitta. Eta orduan oin beste jente ibiltzen zan ala gehixao?
-Antzera. Dozenan bat edo.
-Dozenan bat? Orduan oin baiño gehixao. Oin bost bat lagun ibiltzen die... Eta atzo esan ziñuan aston batek irabazten zebala urtero edo?
-Ez dakit. Ez naiz akordatzen zenek irabazten zebanik.
-Gero esan giñuan filarmonikia be egoten zala.
-Bai, filarmonikia... Kanpoko filarmonikista bat etorriko zan jotera, filarmonikia eta panderua, hamengo orkestia hauraxe izeten zan. Lenengo urtetan, gerra aurreko urtetan, gero dotoriao jarri zian, baiña lehen filarmonikiakin nehikua zan.
-Esan ziñuan Antzuelakon batek be joten zebala, ez, filarmonikia.
-Filarmonikia joten zeban Bazterretxeko Alejandrok. Baiña beti ez, batzutan haura izeten zan.
-Iraustako iñor...
-Iraustakuak dulziñia, dulziñia zan haura, ezta? Iraustako Benitok joten zebana ze zan, dulzinia? Harek be joten zeban batzutan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!