Antzuola (Gipuzkoa)

San Pedro eguneko ohitura berezia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

"San Pedro arbolia" gauez ekarri eta goizaldera ipintzen zen. Meza non ematen zuten egun horretan. Bezperan suak egoten ziren; txistua eta danbolina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Atzo ibilli ziñan esaten zapatuan zala arbolia ekartziana.
-Bezperan.
-Bezperan. Egitten zana zala...
-Gabaz, gabaz jun, arbolia ekarri, ezta? Orduan lehenarbolia gabaz ekartzen zan, san Pedro arbolia gabaz ekartzen zan lehen. Gabaz ekarri ta gabaz ipiñi. Ipiñi be bai, goizaldera. Jentia jaikitzerako ipinitta.
-Juten zien kuadrillak...
-Oin azkenengo urtetan gabian ekarri ta egunez jaso. Baiña len-len gerra aurretik gabaz, ezkutuan bezela.
Gizona: Harrapau eitten zan arbolia.
-Harrapau eitten zan.
Gizona: Horregaitik itten zan gabaz, permiso barik.
-Eta juten zienak billa izeten zien edozein gazte ala...
-Antzuelakuak? Kalebarrengo gaztiak.
-Baiña kintuak izen biher zien ala bestela?
-Ez, ez, edozein, edozein. Nahi dabenak. Nahi zebanak e...
-Eta esan giñuan izeten zala ze piñu, ze arbola...
-Ez dakit ze... oingo antzera izengo zan edo.
-Lizarra izengo zan... Eta gero itten zala sua esan giñuan.
-Sua.
-Eta batzutan eitten zala plazan edo...
-Azkenengo errekan itten zan, erreka baztarrian. Errekia zabalaua zan oin baiño. Oin kamiñua dao zabalduta. Erreka baztarrian eitten zan, azkenengotan. Azkenego edo bai urte batzuk.
-Eta salto gaiñian eta ibiltzen zan jendia, saltoka gaiñetik?
-Bueno, han hainbeste ez, ez zeuan lekuik eta baiña...
-Bestela bai?
-Bestela bai.
-Zeozegatik espeziala izeten zan hori suana?
-Nik ez dakit. Sua espeziala san Juanetan, san Juan bezperan. Eta haren imitaziñon bat izengo da, nik uste dot, haren imitaziño bezela.
-Gero ibili giñan berbetan mezian inguruan, mezia ez zala emuten plazan.
-Urte batzutan egon zan. Bi-hiru urtetan edo, plazuelan. [...] Baiña aurretik elizan, bere orduan.
-San Bartolome elizan?
-San Bartolomen hasi zan hillan bost edo... "mil novecientos cuarenta", mezia emoten. Baiña haura San Bartolome egunian. [...]
-Gero ibili giñan esaten jai-giro horretan izeten zala arbolia jasotzia hori gabian, baiña bestela bezperan dantzia be egoten zan, ez?
-Bueno, dantza asko ez zan egoten, suak, jentia batu puxkat. Eta hamen egoten zan dantzia, danborra. Txistua ta danborilla.
-Eta zeintzuk ibiltzen zien joten?
-Ba len-len Santi eta Pedro. Santimonixon eta Pedro izeten zien hemengo txistularixak, bi.
-Horrek Antzuelakuak?
-Erak nahikua, Antzuelakuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia