Antzuola (Gipuzkoa)

Gabonetan eskean egiteko kantak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-021-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gabonetan eskean egiteko kantak: "Larrosa-larroseta..."; "34 garrena, degu abenduan..."

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskian juteko "Larrosa-larroseta" eta honek. Eta gero beste bat esan zosten mutillak kantatzen zebena eta ez daukat dana gaiñera. Eta beste bat eskian juaten zana eta mutillak kantatzen zebena. "Hogeita laugarrena degu abenduan".
-A, bai, hori neskak kantatzen zeben.
-Mutillak be bai.
Hogeta laugarrena
degu abenduan
desio genduena
iritsi genduan
gabeko hamabiak
jo duten orduan
Jesus Salbatzaillia
Jaio da munduan.

-Estrofa hori da bakarrik?
(...)
-Ez jaukak besteik orduan?
-Eskian juteko be motxa edo...

-Oin "Larrosa-larroseta".

Gabon gabon seta
Larrosa larroseta
Jesus jaio da ta
Jo daigun krisketa

Belengo Portalian
ate zabaletan
hotzez ikaraz dago
Jesus lastoetan

Zapi txuri askotxo
Eskatzen diguzu
Nola biziko geran
Erakutsi iguzu

Aingeruak aidian
Jangoikua lurrian
Gabon gaberdiko
Euzki ederrian.

Aingeruak gera ta
zerutikan gatoz
poltsia badegu ta
diru eske gatoz.
(...)
-
-Maria donzelliak egin dabela umia-edo. Baiña hori ez juen nahi izeten umien aurrian esateik. Baiña. Hori ez dotsue esan? Ez jakuen akordauko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia