Antzuola (Gipuzkoa)

Abesteko zaletasuna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-021-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanturako zaletasuna. Garaiak asko aldatu dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau dana neretako galdu zan, honek tabernetan sartu dienian zerak, aparatuak, hortxe galdu dia.
- Berbaik be ezin leike ein tabernetan...
- Bestela Gabonetan-eta zelako kantualdixak eindda jun etxera...
- Ba nik lehen Enrikei jardun jat komentatzen. Ba guk txistulari bezela, hamen Trekutz soziedade bakarrra haura zeuan; hasi zan hori..., noiz esan juau, zinkuetaidosian, ez dok?, eskursiñuak eitten. Eta gu txistularixak eruaten zittuan harek eskursiñora animatzeko. Baiña animatzeko, ez kalian pasakallia juaz ibiltzeko bakarrik. Eta hola ibiltzen giñan, kalian pasakallia juaz, hogeta hamar bat lagun soziedadekuak atzetik ziela. Aparte, autobusian sartu eta herri batetik bestera juaten zan bittarte hortan, txistularixak animauta. Zelako..., nik goguan daukat asientuan gaiñian zelako saltuak eiñaz juaten zien. Jeneralian biribilketia izeten zan han joten zana, ezta? Ba horrek danak gaur akabau dia. Zergatik akabau zia... sartzen jaon zea, ta sekulako... Eta hori ezta nahikua. Oiñ ia bideua-ta... Horrek danak zertu (d)ittu horrek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia